• Asteazkena, Otsaila 07th, 2018
Orain gutxi Baskoniako Dukerriaren aurrekariak izeneko artikuluan Philippe Lartigue ikerle gaskoiak (eta euskeraz dakiena) erromatarren garaian Akitanian gertatutakoa luze-zabal aztertutakoa aipatu genuen: Novempopulaniako mugak (19 orr)
Baina horrez gain, Philippek baditu lan gehiago, adibidez: Gasconha.
Lan sakona da, lau hizkuntzatan (gaskoieraz, euskeraz, frantsesez eta gazteleraz). Larogei orrialde baino gehiago dituen lan honetan hainbat arlo lantzen du:
SOMARI . AURKIBIDEA . SUMARIO . SOMMAIRE
TAULA DE LAS CARTAS . MAPEN AURKIBIDEA . TABLA DE LOS MAPAS . TABLE DES CARTES
AVANT DÍSER . AINTZIN SOLASA . PRÓLOGO . AVANT PROPOS
LA LENGA . HIZKUNTZA . LA LENGUA . LA LANGUE
Los indicis lexicaus . Hatz lexikalak . Los indicios léxicos. Les indices lexicaux
Las caracteristicas deu gascon . Gaskoineraren berezitasunak . Las características del gascón . Les caractéristiques du gascon
LA TÈRRA E LAS PÈIRAS . LURRA ETA HARRIAK . LA TIERRA Y LAS PIEDRAS . LA TERRE ET LES PIERRES
Los indicis epigrafics . Hatz epigrafikoak . Los indicios epigráficos . Les indices épigraphiques
Los indicis toponimics . Hatz toponimikoak. Los indicios toponímicos . Les indices toponymiques
L’ISTÒRIA . HISTORIA. LA HISTORIA . L’HISTOIRE
L’ETNIA . ETNIA . LA ETNIA . L’ETHNIE
LA REALISACION DE LA CARTA . MAPAREN EGIKUNDEA . LA REALIZACIÓN DEL MAPA .LA REALISATION DE LA CARTE
L’enquèsta d’Édouard Bourciez . Edouard Bourciez-ren ikerlana . La pesquisa de Édouard Bourciez . L’enquête d’Édouard Bourciez
Deu gascon . Gaskoineraz . Del gascón . Du gascon
Biarn, Baiona e lo Baix Ador . Biarnoa, Baiona eta Aturri-Beherea . Bearn, Bayona y el Bajo Adur . Le Bé arn, Bayonne et le Bas-Adour
LA TERMIÈRA LINGÜISTICA DEUS DIALÈCTES GASCONS . DIALEKTO GASKOINEN MUGA LINGUISTIKOA . LA FRONTERA LINGÜÍSTICA DE LOS DIALECTOS GASCONES . LA FRONTIERE LINGUISTIQUE DES DIALECTES GASCONS
Despartiment de Gironda . Gironda departamendua . Departamento de Gironda . Département de la Gironde
Despartiment de Dordonha . Dordoinia departamendua . Departamento de Dordoña . Département de la Dordogne
Despartiment d’Òut e Garona . Òut e Garona departamendua . Departamento de Lot-et-Garonne Département du Lot-et-Garonne
Despartiment de Tarn e Garona . Tarn e Garona departamendua . Departamento de Tarn-et-Garonne . Département du Tarn-et-Garonne
Despartiment de Hauta Garona . Garona-Garaia departamendua . Departamento del Haute-Garonne Département de la Haute-Garonne
Despartiment d’Arièja .Ariega departamendua. Departamento de Ariège. Département de l’Ariège
La Vath d’Arann . Aran ibarra . El Valle de Arán . Le Val d’Aran
Despartiment deus Pirenèus Atlantics . Pirinio-Atlantikoak departamendua . Departamento de los Pyrénées-Atlantiques . Département des Pyrénées-Atlantiques
BIBLIOGRAFIA . BIBLIOGRAFÍA . BIBLIOGRAPHIE
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Otsaila 11th, 2018
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Martxoa 14th, 2018
Euskalduntze edo baskoitze berantiarra ez da oso sinesgarria. Teoria horren arabera, ekialdeko Akitaniarrek (zergatik ekialdekoek bakarrik? Mendebaldekoak ere aitzineuskaldunak ziren), aurreuskera edo aitzineuskaraz mintzatzen zirenek hegoaldera eta hego-mendebaldera migratu zuten, Akitania-Novempopulaniatik (gaurko Gaskoiniatik eta Ipar Euskal Herritik), batez ere VI. eta VII. mendeetan. Pirinioez haragoko baskoiekin batera, beroiak (Errioxa, Araba eta Nafarroaren zati bat), autrigoiak (Ason eta Nerbioi ibaien artean), Bizkaiko karistiarrak eta Gipuzkoako barduliarrak (Deba eta Bidasoaren ibarretan izan ezik, baskoiez edo, beharbada, akitaniarrez jendeztatuak) euskaldundu zituzten. Azken populu horiek indoeuroparrak ziratekeen eta ez aitzineuskaldunak.
Teoria horrek Frantzian erabilita beste teoria antzekoa du, hau da, baskoien inbasioak Novempopulanian, hegoaldetik iparalderantz. Inbasio haiek Baskonia ziteriorreko euskalduntzearen etorkia lirateke (Gaskoinian eta baita ipar Euskal Herrian ere). Alta bada, bi teoria horiek elkar baliogabetzen dute. Izan ere, nola VI. eta VII. mendeko baskoiek, Novempopulania euskaldundu egingo zukeen, akitaniarrak Pirinioen hegoalderantz migratzen ziren garai berean eta hango herriak euskalduntzen zituzten bitartean. Zentzurik gabekoa da guztiz.
Bi teoria horiek, azpilan politiko hutsa iruditzen zait. Hala ere, frogatu nahiko luketeena gaurko euskaldunak eta antzinakoak (akitaniarrak barne) ez zirela tokikoak da. Frantzia eta Espainia betikoak direla erakusteko asmoz eta gu, atzerritarrak garela lur horietan, zilegitasunik gabekoak. Galdera bat orduan, nondik zetozen basko-akitaniar horiek? Zeruetatik erori omen dira ala?
Philippe Lartige. Bizkarrotzeko gaskoia (toponimo hori, adibidez, Martitz planetatik letorke).
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Otsaila 08th, 2018
Sarreran hauxe dio Phillippek:
Baskoinek, Ebro garaiko haranetik jatorrizkoak, gaurko Euskaldun eta Gaskoinen arbaso edo ahaide hurbilek dira eta beren izena eman diote Gaskoiniari. Liburu ttipi hau eta gehitua zaion mapak nahi lukete galtzekotan den nortasun baten bereskuratzaile.
Gu, Gaskoinak, galtzorian diren hizkuntza eta kultura baten ondokoak gara. Berrogei belaunaldik baino gehiagok helarazi digute gutiesten dugun ondare hori. Hauxe ote da errespetua ?
Bere ele ederren gatik ere, Frantziak argiki ahal guziak egiten ditu bere lurraldeko hizkuntza eta kulturak itotzeko.
Bizkitartean, gure etorkizunaren jabe bakarrak guhaur gaude. Iraun nahi badugu eta XXI. mendea iragan, behar dugu loheri hilkor horretarik ateratu.
Ez gaitu gure nortasunari zaletasun nahikundeak baizik salbatuko.
Gora Gaskoinia, gora Euskal Herria, gora Baskonia !
Bizkarrotze-Lazkao 2010-ko agorrilaren 15a.
Liburuan hizkuntzaren alderdi asko lantzen ditu: bilakerak, gaskoieraren mugak… Hona hemen latinetik gaskoierara pasatu diren hitzetako bilakaerak:
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)