• Ostirala, Uztaila 20th, 2012
Osagaiak: arre + un; arre+motz
Esanahiak:
Arraun: aurrera egiteko (tresna) handia
Erremua: aurrera egiteko (tresna) motza
Bilakaera:
- arre + un > arraun
- arre + motz > arremotz > arremo > erremo > erremu
Azalpena: gure arbasoek itsasoan ibiltzeko bi tresna mota zituzten. Bata handiagoa zen eta bere izenak gutxi aldatuta iraun du orain arte: arrauna, “arre” erroa eta “haundia” hitzean dugun “un” erroarekin batera osatuta.
Baina, bat handia bazegoen beste txikiago bat ere erabiliko zuten eta, kasu horretan “arre” eta “motz” izan zitezkeen bi osagaiak, gaur egun “erremua” esaten duguna eta seguruenik gaztelerazko “remo”tik ez datorrena.
Egilea: Jabier Goitia
Atala: Arraun / Erremu, Jabier Goitia
|
Iruzkin bat