Aukeratutako atala ◊ M ◊

• Igandea, Urtarrila 22nd, 2017

Jabier Goitia

Hasi gaitez nondik diote jakindunak, datorrela Erderazko “mercado”.  Jatorrizko erroa, Latinaren “merx”, mercancía da. Baña eztabai sakona dago jakindunen artean, ez dagolako argi “merx” hori latina, etruskoa edo beste “mediterraneoko” ele galduen batena den.

“Merx” etik diote datozela “mercätor, mercor, mercatum…” eta Erderaren “mercado”, baña Latin garbian, “mercado”, “fórum, emporium, nundinae-nundinarum” esaten da, oso urrun gabiltzan izenetik. Zergatik?

Gauzak horrela, gure Euskeran daukaguz “merdu” (baliogabekotu zerbait), “merezi” (eskubidez hartu oparien bat), “merke” (balio gutxiko gauza), “merkoila” (tratuetan, xuhurra den morroia), etabar, hau da, latinean bezain oparoagoa den berba familia dugu.

“Mer”, Euskeraren erro nagusi bat da eta bere esanahia, beheko lerroetan diona, nire “El ADN del Euskeratik…” ateraikoa:  “Mer” hori, “mer-itua” da, bai gizakientzat, bai abere edo piztientzat, bai gauzentzat, balio bateko hitza.

“Mer-ke” (non “ke” da atzizki ukatzeko edo kentzekoa den) “balio bagabekoa”  esan nahi du. Gaur egun  ezin dogu hori ulertu, baina aintzina, ibiltariak ginenean, lekurik leko aldatzeko uneetan, gauza asko (ezin eroan beraiekin), galduko zuten ohiko balioa eta orduan, jabeak, atarako zuten saltzeko: “Balio gutxiko gauzak”.  Aldi haretan baliozkoak gauza eroangarriak bakarrik ziren.

Mer: Merecer, ser digno. Tener mérito, valor.

Zubiaga

merka – me+erka

merkatu merka –tu

merkatari – merkatu ari

merke me-erka

arkatu,  merkatu-ren gaia ez dut bere garaian  ohartu, huna ene ikuspegia:

Etxamendi

Famili guzia dator Mercurius, Mirquirius komerzioaren jainkoaren deituratik ; eta izen hau dator merx ” saleroski : mercancia” izenetik.  Merx-ek  ez (omen) du etimologirik, Meillet 400; balizka mintzalari hunek  dio etruskera-tik letokeela….

Famili guzia dator Mercurius, Mirquirius komerzioaren jainkoaren deituratik ; eta izen hau dator merx ” saleroski : mercancia” izenetik.  Merx-ek  ez (omen) du etimologirik, Meillet 400; balizka mintzalari hunek  dio etruskera-tik letokeela….

Iritzia : doinutiz (fonetik arauez) M/L egoki ;  beraz, balizka merx , mers letorke *Werka- bezalako zerbaitetik: –  < ER-KA-TU”comparar”  , =(bi gauza) parez-par ezarri . Denaren jatorri izanik AUR-, PAR-, BUR-IRI,…. erderen  per-, por-, para-, pro(s), prae-?, prin, etabar. a. b. gr.priasthai “eros-i” , eta pernĂŞmi “saldu”.

Naberan

merkatu: merke-azu(- ekaien trukea egiteko plaza (azu, 7.3)

merke:  behere-ike (- mota baxua, beherapena)

Michel Morvan

Merke: lat. merce(m) “mercancĂ­a”.

Agud-Tovar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Martxoa 09th, 2016

Etxamendi: MASAIL/MATEL/MATRAIL erek latinez maxilla <<<mâla zaharragotikoa  itzultzen dute. Bainan mâla aztertu gaberik dugu (Meillet 379. orr.” aucune étymologie sûre”) Badugu euskeraz KAKA-

MARLO ez dio zuzenean “escarabajo” (Azk.I,461), bainan hitzez-hitz KAKA-JALE , fr. “bousier” (entomologia), beraz, badago aditz fozildua *MAR-/MAS- “JAN” diona ; cf. MASON txakurrentzako ogi, MASOIN oilo-ahatentzako artozko bazka saltsa. Atzizki -LO (cf.okil-lo, toki-lo burraso…)= ekile .I.-e.-ar hizkuntzetan era -lo da maizenik, euskeraz -le maizenik, (< lehi<*Wol- “nahi, desear”).

Beraz, lat. mâla-k(/a/ luzearekin) gure MARLO lioke gure ustez ; eta MASAIL/ lat. maxilla-k gauza bera. Jatean ekile den gorpuzkia. Cf. gr.genus “matraila”, irl.z. giun, gin “ahoa” [jan ?], tokh. A sanwe-m bikoizlea “bi matelak”, avest. zânu-  … gure JAN -en forma ta esagurarekin ikustekorik nahiko badela iduri luke.

ikus azkenean gr.hertsatu eran gnathos “mâchoire : mandibula”

Naberan: mami-sail: mami gunea edo gune mamitsua

Zubiaga:

Ma-+ATELA > MATEL

MATEL > MASEL > MASAIL /  matela> matsela> masela > masaila,

matelera> matarla> matxera> matraila

masaila> mejilla

Jabier Goitia. Hemen lau erroei buruz jakin egin beharko genukena:

a) Mat, Mato:  porra, kolpatzeko gauza gogorra. Tresna asko dago eta lanbidearen arabera izen bat edo beste bat hartzen du:  “mataputz, matrailo, mazo, macana…”, hoietako batzuk animaliak edo arrainak hiltzeko. Gaztelerazko “matar” latinezko “mattare”tik datorrela diotenean euskera kontuan hartu ez dutelako da, gurea zaharragoa izan daitekeelako.

b) Matt (Matt. Matx): Aditz modura, kolpatzea, zapaltzea. Izen bezala, “pilon” mailua. Lehenengo makinak agian kupre meak apurtzeko erabiltzen ziren mailuak ziren eta horrela “makhana”tik etorri ez izana, baizik eta matx-iña, hau da, kupre mea (okain) txikitzeko eta ikatz eta funditzeko beste osagaiekin nahasteko labean oka-erre (okre) lortzeko, margotzeko.

c) Maz ( Maz, Mazi) Zapaldutako edo prentsatutako produktua. Meditearraneoko “garum” antzeko ore bat izendatzeko erabilitako hitza, arraltzuekin, arrain gezen erraiekin eta gatzunarekin. Oro har, edozein ore edo mortero.

d) Mazel: Mazel, Masail. Ia 10 hitz daude masaila izendatzeko (Masail, Matail, Matal, Matarla, Matel, Matrail, Mazel…). guzti horiek zerikusia dute “mat”, “matt” eta “maz” erroekin. Denek gorputz atal honen funtzionamenduarekin zerikusia dute: zapaldu, orea egin, “el” edo “eil” atzizkiekin “dra”, “tra” (irentsia). Latinezko “maxilla”tik datorrela diote baina italieraz “guancia”, portugeseraz (bochecha”), errumanieraz (obraz), grezieraz (gnathos)…

Agud-Tovar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urtarrila 01st, 2013

Osagaiak: mu + aga + arri

Esanahia: mugitzen ez den harria

Bilakaera:

- muga + aga + harri

- mugarri

Azalpena: mu erroa mugimenduarekin lotuta dago eta, aga ukoa. Beraz, muga mugitzen ez dena izango litzateke eta, mugarria mugitzen ez den harria.

Egilea: Jabier Goitia

irudia: mugarris.blog.post

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)