Aukeratutako atala ◊ Julio Caro Baroja ◊

• Asteazkena, Otsaila 13th, 2013

Garan Joseba Aurkerenaren artikulu interesgarria agertu da, inauteriaren etimologiaz eta esanahiaz:

a) Etimologiaz: Julio Caro Barojaren teoria

“Inauteri edo ihauteri hitzari buruz gauza asko esan diren arren, badirudi Julio Caro Barojak emandako interpretazioa dela zuzenena. Aipatutako antropologoaren irudikoz, hitz horren barruan hiru osagai edo elementu daude: IHO/IƑO edo IHAU/INAU aldaera, -TE atzizkia, eta azkenez, beste bigarren atzizki berantiarrago bat: -ERI. Aipaturiko lehen elementuak karnabal esan nahiko luke. Lehen atzizkia (-te) garaia edo tenorea adierazteko erabiltzen da usu (elurte, haizete, euriteā€¦) Eta bigarren atzizkiari dagokionez, esan dezagun oso erabilia dela gaitza, bizioa, edota nolakotasun txarra adierazteko (birikeria, nafarreria, lirdingeriaā€¦)

Bigarren atzizkia ezarri gabe ere, erabili egiten da, bai Nafarroan eta baita Iparraldeko lurraldeetan ere, karnabala adierazteko. (iƱotea, ihotea, iƱautea, ihauteaā€¦) Badaude bestalde, lehen hitz horretatik eratorritako beste hitzak, normalean, burla, iraina edota kirtenkeriarekin loturik izaten direnak. Julio Caro Barojaren iritziz, inauteria sustraitua dago erokerietan edo eguneroko bizimodutik urrun dauden jarreretan. Hori dela eta, osagai hori duten hitzetan ezaugarri hori nabarmen gelditzen da. Ikus dezagun. INAKIN (iraina), INOZO (memeloa, lerdoa, ergelaā€¦), INULA, INUALA (kirtena, astapitoa, tontolapikoaā€¦).”

Irudia: euskaraz.net

b) Esanahiaz

“Gure Euskal Herri zahar honetan inauteriak indar eta kolore handia hartzen ditu, eta garai bateko magiaren sua piztuta iraunarazten digu. Inauteria jai solstiziala da, neguko solstizioaren jaia, eta solstizioaren inguruko errito bezala ulertu beharra daukagu. Euskal kosmogonia zaharraren zenbait ezaugarri:

Oso kontuan hartu behar dugu gure kosmogonia zaharrean osotasuna, dena, batasun bakar batez ikusten zutela: Egu (hastapenetan) Ortzi (berantago). Monoteista zen, nire uste apalez, baina osotasun horren barruan bazeuden bestelako izakiak eta indarrak.
Euskal kosmogonia zaharra manikeista zen, aurkakoen etengabeko borrokan sinesten baitzuten. Den guztia da bere aurkako zuzena duelako, eta ideia honen sinbolorik adierazgarriena esbastika dugu (gure artean lauburu deitzen duguna), bere bi mugimenduen aurkakotasunean indar baikor eta ezkorrak aurkitu egiten baitira.

Euskaldunok beti izan gara arras manikeoak, eta ez bakarrik gure jainko-jainkosen aurkako dualismoetan (Eki/Ilargi, Mari/Maddu, Atarrabi/Mikelatsā€¦) baita bizitzaren, izatearen, agian hobeto esana, alderdi guztietan ere. (Euskara/erdara, euskaldunak/erdaldunak, Euskal Herria / Erdal Herriakā€¦) Edo gutarrak edo bestelakoak, azken finean….”

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Azaroa 08th, 2019

Noiz edo noiz liburu zahar interesgarriak ikustea komeni izaten da. Liburu honetan Juliok euskaliberismoari buruzko kronika zehatz bat egin ondoren (Oienhart, Hervas, Humbost, Schuchardt…), iberierazko hainbat toponimo, deklinabide, etab. sakon aztertu ditu.

Gomez Morenoren proposamenaren defendatzaileetako bat izan zen eta ondorioz Schuchardten proposamen asko zalantzan jarri zituen. Hala ere liburua praktikoa da gaia ikuspegi askotatik lantzen duelako. Hemen antzekotasun batzuk:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Azaroa 15th, 2014

Azaroaren 13an Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurrena izan dugu.

Wikipedian bere bizitzaren zertzelada nagusiak ditugu:

Julio Caro Baroja euskal jatorriko antropologoa, historialaria eta hizkuntzalaria izan zen. Diziplina horietan aitzindari, lan eskerga utzi zuen bere atzean. Berako kanposantuan dago lurperatuta, Baroja familiak duen panteoian,

Rafael Caro Raggio eta Carmen Barojaren semea, Pio Baroja idazlearen eta Ricardo Baroja margolariaren iloba izan zen. Etnografia eta historia arloetan, Telesforo Aranzadi, Jose Migel Barandiaran, Hermann Trimborn eta Hugo Obermaierrekin lan egin zuen.

Euskeraren jatorrian ere, hain diziplina zabalekoa izanik, bere ekarpen eta lanak egin zituen. Besteak beste, garrantzi handia eman zion iberiar numismatikari eta familia bereko hitz multzuak sakonki aztertu zituen. Dimako biltzarrean Juliok egindako Barsunes nafar txanponari buruzko lana gogoan izan genuen:

Julio Caro Baroja eta ā€œBarscunesā€ txanpon nafarra

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Julio Caro Baroja  | Etiketak:  |  Iruzkina gehitu