Aukeratutako atala ◊ Inauteria ◊

• Asteazkena, Otsaila 13th, 2013

Garan Joseba Aurkerenaren artikulu interesgarria agertu da, inauteriaren etimologiaz eta esanahiaz:

a) Etimologiaz: Julio Caro Barojaren teoria

“Inauteri edo ihauteri hitzari buruz gauza asko esan diren arren, badirudi Julio Caro Barojak emandako interpretazioa dela zuzenena. Aipatutako antropologoaren irudikoz, hitz horren barruan hiru osagai edo elementu daude: IHO/IƑO edo IHAU/INAU aldaera, -TE atzizkia, eta azkenez, beste bigarren atzizki berantiarrago bat: -ERI. Aipaturiko lehen elementuak karnabal esan nahiko luke. Lehen atzizkia (-te) garaia edo tenorea adierazteko erabiltzen da usu (elurte, haizete, euriteā€¦) Eta bigarren atzizkiari dagokionez, esan dezagun oso erabilia dela gaitza, bizioa, edota nolakotasun txarra adierazteko (birikeria, nafarreria, lirdingeriaā€¦)

Bigarren atzizkia ezarri gabe ere, erabili egiten da, bai Nafarroan eta baita Iparraldeko lurraldeetan ere, karnabala adierazteko. (iƱotea, ihotea, iƱautea, ihauteaā€¦) Badaude bestalde, lehen hitz horretatik eratorritako beste hitzak, normalean, burla, iraina edota kirtenkeriarekin loturik izaten direnak. Julio Caro Barojaren iritziz, inauteria sustraitua dago erokerietan edo eguneroko bizimodutik urrun dauden jarreretan. Hori dela eta, osagai hori duten hitzetan ezaugarri hori nabarmen gelditzen da. Ikus dezagun. INAKIN (iraina), INOZO (memeloa, lerdoa, ergelaā€¦), INULA, INUALA (kirtena, astapitoa, tontolapikoaā€¦).”

Irudia: euskaraz.net

b) Esanahiaz

“Gure Euskal Herri zahar honetan inauteriak indar eta kolore handia hartzen ditu, eta garai bateko magiaren sua piztuta iraunarazten digu. Inauteria jai solstiziala da, neguko solstizioaren jaia, eta solstizioaren inguruko errito bezala ulertu beharra daukagu. Euskal kosmogonia zaharraren zenbait ezaugarri:

Oso kontuan hartu behar dugu gure kosmogonia zaharrean osotasuna, dena, batasun bakar batez ikusten zutela: Egu (hastapenetan) Ortzi (berantago). Monoteista zen, nire uste apalez, baina osotasun horren barruan bazeuden bestelako izakiak eta indarrak.
Euskal kosmogonia zaharra manikeista zen, aurkakoen etengabeko borrokan sinesten baitzuten. Den guztia da bere aurkako zuzena duelako, eta ideia honen sinbolorik adierazgarriena esbastika dugu (gure artean lauburu deitzen duguna), bere bi mugimenduen aurkakotasunean indar baikor eta ezkorrak aurkitu egiten baitira.

Euskaldunok beti izan gara arras manikeoak, eta ez bakarrik gure jainko-jainkosen aurkako dualismoetan (Eki/Ilargi, Mari/Maddu, Atarrabi/Mikelatsā€¦) baita bizitzaren, izatearen, agian hobeto esana, alderdi guztietan ere. (Euskara/erdara, euskaldunak/erdaldunak, Euskal Herria / Erdal Herriakā€¦) Edo gutarrak edo bestelakoak, azken finean….”

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Otsaila 15th, 2013

Felix Zubigaren iritziz, “Inatueria”, “Inu” arketipoarekin lotuta dagoen hitza dugu. Adibidez, gure mendi askoren izenak ere horen lekuko dira: Inomendi/Mendino, AƱomendi/MontaƱo, Inamendi/montaƱa, etab.

Egitura hauxe litzateke: Inoteri < INO+te+eri.

Azalpena:

IƱote<Inu+haita ā€œInu garaiaā€, Inu jainkoaren omenez ospatzen den erritoa da, Inu jainkoa ā€œzeruā€ amaren semea da eta, analogiaren buruz, seme-alaba guztiak.

Inu jainkoaren erakarmenez asmaturiko hitza asko dira: Inote, ino, ene!, aini!, ni, mi, inude, aiƱa, uin, eƱe, nano, nana, nini, inoso, unai, anai, nahi. (Intz, inisitu, inusturi hitzei begira J. M. Barandiaranek zera ebasten zuen: ā€œIN behar zuela izan euskaldunen antxinako ā€œzeruarenā€ izena). (Barandiaran, J. M. MitologĆ­a vasca, 136. or.).

Inu arketipoaren ondare dira ere: on, un, une, onu, ama, eme, mu, ume, ino, amai, umo, aina, eƱe, anai, in+autsi, etab. Hitza arketipoen ardatzean bilduriko aria bezala da eta hizkuntza hitzen bilbea ā€œgazteak, ariari tiratuz, osa dezala bere jainkoaren hitzaā€ (El hombre y su dios, 2-3, Documentos BĆ­blicos, 26. or.)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)