Aukeratutako atala ◊ Leku izenak ◊

• Asteazkena, Apirila 17th, 2019

Brujula Verde webgunean Los nombres de Europa izeneko liburuari buruzko artikulu bat dago. Alberto Porlanek idatzitako liburu honetan ikusten da ingurune askotan antzeko izenak daudela Europan. Artikuluan adibide hau nabarmendu dute baina horrelako asko irakurri daitezke liburuan zehar:

Asturias——-Vaud (Suiza)
Lozana———Lausanne
Libardón—— -Yverdon
Sevares——- -Siviriez
Arnicio——- -ArnĂ©s
Pendás——- -Penthaz
Zardón——- -Chardonne
Bobia——— Vevey
Ercina——- – Orzens
Melendreras– – Mollendruz
Bulnes——- -Baulmes
San Román—–Romont
Cabranes—— Chavornay

Bere ustean leku izenak ez ziren kasualitatez jartzen  sistema ezkutu batean arabera baizik.

Europan bi iberiar herriak zeudela, mendebaldekoak (iberiar penintsulakoak) eta ekialdekoak (Kaukasokoak).

Hemen beste bi inguruneen arteko leku izen berdinen adibidea dugu: Ebron eta Tiberren:

Ebro Tiber
Muntane Mentana
Montredons Monterotondo
Ermita del Angel S. Angelo
San Onofre Santo Onofrio
Guixo Guido
Mas Rey Maccarese
Mas Gorreta Malagrotta
Colomers Colonna
Bitem Vitinia
Freginals Fregene
Aldea Ardea
Ermita del Carme Campo di Carne

«Sobre el mismo asunto, este libro plantea una tesis radical: los topĂłnimos europeos son resultado, en su abrumadora mayorĂ­a, de un sistema Ășnico y extremadamente arcaico de ordenaciĂłn territorial del que ya se habrĂ­a perdido la memoria a comienzos de la historia escrita. Lejos de constituir unidades absolutas, justificadas en origen por razones semĂĄnticas vigentes o “descoloridas”, los nombres son relativos: se encuentran ligados entre sĂ­ como elementos de un conjunto territorial unitario al que se yuxtaponen otros conjuntos organizados interiormente de manera semejante, al modo de las cĂ©lulas de una piel.»

«El mayor interĂ©s de este presunto sistema o patrĂłn radica en tres condiciones especĂ­ficas: su extrema antigĂŒedad, su Ă­ndole civilizadora y su unidad por lo que respecta al continente europeo. Juntas las tres, revelan la existencia de un sustrato civilizador comĂșn para los pobladores de estas tierras, que se alinea junto al ya reconocido sustrato lingĂŒĂ­stico comĂșn indoeuropeo.»

Informazio osagarria

Elkarrizketa El PaĂ­sen,

Sifgrido Samet Letichevsky, El Catoblepas aldizkarian

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abuztua 13th, 2012

Gorlizko Udalak Patxi Galek egindako “Gorliz herriko leku izenak” izeneko liburu interesgarria argitaratu eta doan banatzen dute turismo bulegoan.

Bertan, herriko leku izenak berreskuratzen egiten ari den lana ondo jasotzen da. Eztabaidarako gai agortezina bada ere, momentuz izen batzuetan forma zaharrena hobetsi dituzte (Uresarantza eta ez Uresarantze) baina beste batzuk momentuz ez ditu Udalak aldatu eta eztabaida fasean daude (Ibarres eta ez Ibarreta).

Liburuan leku izen batzuen etimologiak ikus daitezke:

- Uresarantza: ur, -k (instrumentala), ha (aditzondo erakuslea, han), -rantza (norabide adierazlea), hau da, uraren alderantz. Izan ere auzo hau itsasotik hurbilen dagoena da

- Agirre: ikusgai dagoena

- Areantza: area dagoen lekua. Area (ez du zalantzarik), -n (askotan desagertzen da baina ardao -> ardandegi kasuan gertatzen den moduan hemen eusten zaio) eta -tza (ugaritasun atzizkia). Ofizialki Udalerako oraindik Areatza da.

- Guzurmendi. Jende askok gezur-> guzur hitzarekin lotzen badu ere, Patxi Galerentzat Mitxelenak proposatutakoaren alde egiten du: gezur “itsasoko ura, gatza“. Beraz, etimologia hauxe litzateke: ur gaziaren mendia.

- Gandia. Gainean, altuan, dagoen tokia

- Artatza: Arta (artea), tza (ugaritasuna), arteak dauden lekua

- Gamiz: Plentzia sortu zenean agirian horrela agertu zen, Gorlizeko Gami(ni)z izeneko lekuan sortu zela (1299. urtean). Esanahia ezezaguna da baina -iz atzikia patronimikoa izan daitekeela dio Patxi Galek.

- Orabil: lantegiaren atzeko aldea: olagibel -> olaibel -> olaibil -> orabil

- Irabien: ira (garoaren eratorria), bi (kopurua), -en (genetibo marka). Batzuetan “en” lekuzko atzizkitzat dute, sarrietan agertzen delako: Labaien, Urabaien, Arrien…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Apirila 01st, 2014

Irakurle batek “-aga” atzizkiaren esanahiaz galdetu du. Hau diosku:

“aga” atzizkiari buruzko argibideren baten bila ari nintzela iritsi naiz webgune honetara.

Baina baita hona ere:  Aga atzizki lokatiboa

Eta azken horretan esaten denez, orrialde honetan esaten denaren justu kontrako bertsioak defenditu zituzten aditu batzuk. Hau da, zuek hemen diozuenez:

““-aga” atzizkia, lekua adierazteaz gain zabala ez dela esaten digu, “ga” osagaia duelako (negatiboa). Horrela, Arriaga toponimoak zera adierazi nahi du: harriak dauden leku bat dela baina harri askorik ez dagoela”

Aipatu dizuedan beste horretan dioenez, ordea:

“- Manuel Agud eta Antonio Tovarren aburuz, -aga-k badu zerikusirik pluraleko morfemarekin, atzizki multzokaria da, zerbaiten ugaritasuna adierazten duena”.

Honi buruz zehaztapen txiki bat: Astarloak “aga” atzizkia plurala dela dio baina ez kantitate handia adierazteko, txikia baizik.

Felix Zubiagak, atzizki honi buruz zera dio:

-aka >-aga dator. Tokizenetan “NON/NONGO toki” adierazten du, behin ere ez “ukapena”.

Sumerian -KI bezala agertzen da: Duranki “zerulurren tokia” . Tokizen bera da TUDANKA, TUDANKO>DURANGO.

Bere kokapena bikoitza da, atzizki edo aurrizki moduan: ZUBIAGA/ AKAZUBI, SUBIAKO (Italian)

MARRAKO/AKAMARRE.

GALARRAGA/ LARGAL  ”Egaleko larre”

Azkenik, Jabier Goitiak penintsulan dauden –eta eta –aga atzizkiak aztertu ditu:

Nahiko argi dago “aga” atzizkia, ugaritasunaren berria ematen duela. Bestetik, “eta” atzizkia, askotasun ideia.

Espainiako toponimian begiratuta, “aga” atzizkiarekin amaitzen diren lekuizenak, 1.977 dira eta “eta” atzizkiarekin amaitzen direnak, 8.676. Hau esaten du gure abazaharren ekonomiarako, arduratsuago zirela ugaritasunaren ideia, askotasunarena baino.

10.653 lekuizen horiek ez daude Euskal Herrian bakarrik: Malaga, Valzaga, Ullaga, Españaga, Yaga, Gaga, Jabaga, Jadraga, Aliaga, Baga, La Raga, Santiaga, Malpaga, Moraga, Braga, Chavaga, Salvapaga, A Caseta, A Maleta, Aleta, Alqueta, Beteta, Bernaveta, Cometa, Coroneta, Norieta, Veleta, Silleta, Viboreta, La Caseta, Meseta, Marieta etabar, ez daukate euskaldunen itxurarik, baina euskaldunak dira !!!.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Martxoa 20th, 2017

Lehionabarrean artikulu bat argitaratu du Aitzolek gai horren inguruan. Horretarako Euskalerri penintsularrean eta kontinentalean zeuden herriei buruz idazleen egin dituzten zenbait proposamen jaso ditu:

- Baskoiak: auski edo ausci-rekin lotuta
- Barduloak: bartuliak (bar: muga) + uli (huri-hiri)
- Beroiak: bero (Iregua ibaiak zuen ezizena)
- Autrigoiak: ez da proposamenik egon
- Karisti/Kariete/ΚαρÎčÏƒÏ„Îżáœ·: az da proposamenik egon. Agian beste izen bat zuten

Batzuek beste zenbait prosaposamen egin dituzte:

- Zenbait ikerle: Gaskoiak eta Baskoiak (goiko eta beheko auskoak/auskiak izango lirateke)

- Naberan: auzko, auzoko hitzaren aldaera. “auzo” leku altuetako auzoak lirateke. Beraz, auzkoak (euskoak) menditarrak izango litzateke. Kantabrian eta leku askotan bezala: “montañeses”

- Agurtza Lazkano: “karistiarrak” “aristiarrak” izan liteke???  (haritzarekin lotuta)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 16th, 2011

Osagaiak: etxe+berri + haran+tz (ibarra ala frutua) (zalantzazkoa)

Esanahia: etxeberri + landare mota baten ugaritasuna ala harana

a) Bilakaera:

- Etxe+berri

- Etxa+berri

- Etxaerri

- Etxarri

b) Bilakaera:

- Arana (fruta) + tz, edo

- Arana (ibarra) + zalantza

Azalpena: Bilakera honetatik, Mitxelenak eta Orpustanek diotenaren arabera, Nafarroan dauden Etxarri eta Etxerri guztiak sortu ahal izan ziren. Bokalen arteko –b galtzea oso zaharra da eta toponimo askotan dugu, baita Etxarren (Etxabarren) edo Sorakoitz (Sorabakoitz).

Aranatz ordea zaila da azaltzea. Lehenengo osagaiak arana edo araina -a organikoa eraman lezake. Osagai bera dugu Arantza toponimoan (lehen Aranaz deitua). Okarainzurieta toponimo biek okarain okaran hitzaren aldagai bat izan daitekeela pentsarazten digu eta, horrela, arain (eta araina) haran frutaren aldagai bat izan zitekeen.

Bestetik arain (allende erdaraz) ere ez dugu baztertu behar.

Bigarren osagaia ugaritasun atzizkia izan zitekeen –tz(e) edo –tz(a). Horrela izatekotan lehenengo osagaia landare baten izena litzateke. Dena dela, arain elementua haran hitzaren aldaera dela ere ez dugu baztertu behar. Rafael Casatorrek Arbizu ondoko Araña eta Arañain edo Arañaz toponimoak aipatzen ditu. Dokumentu ez oso zaharretan (1604) Etxarriri lotutako agirietan ere agertzen da: Valle de Arañaz.

Egilea: Mikel Belasko

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urtarrila 22nd, 2011

Osagaiak: Gaste+n+is

Esanahia: Gaste-ren hiria (villa Gastenis, “domaine de Gaste)

Bilakaera: s

- Gaste+n+is

- Gasteiz

Azalpena: Gastes Gastris izen zaharraren bilakaera izan daiteke. Izen hauek  Gast hitz germanikoaren mailegu latinoa izan daiteke: Gastricus / Gastericus, esan bezala, Gastenisaren hiria

Izenkideak: Gastris (1290)

Egilea: Hector Iglesias

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 5.0/10 (1 vote cast)
Atala: Gasteiz  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Azaroa 15th, 2010

Osagaiak: bil + abo

Esanahia: ura biltzen den lekua (ahoa-aboa)

Bilakaera:

- Bil – abo

- Bilabo

- Bilbao

- Bilbo

Azalpena: Txurrukaren arabera aboa (ahoa) eta bil lirateke osagaiak, alegia, uraren bilgunea.

Egilea: Evaristo Txurruka

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 6.0/10 (4 votes cast)
• Osteguna, Martxoa 23rd, 2017

Jon Goitia bere webgunean zenbait toponimo aztertzen hasi da.

Taull

Bere ustean erro batzuk ezinbestekoak dira toponimia iberiarra eta inguruko beste lurraldeetakoa ulertzeko.

Horrela Taull jatorrizko Taoña-ren bilakera izan zitekeen: TAOÑA>TAUÑA>TAULLA>TAULL.

TA: erakita

UÑA-OÑA: mendi moztua

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urtarrila 22nd, 2011

Osagaiak: Gartzearen bilakaera

Esanahia: Patronimikoa

Bilakaera:

- Gartzea

- Gartze

- Gartze + iz

- Gasteiz.

Azalpena: Gartzea (gaztearen) hitzaren bilakaera

Izenkideak: Gartzain-Baztan, Gastiain-Lana

Egilea: Alfontso Irigoien

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Gasteiz  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Urria 11th, 2010

Osagaiak: ili (iri) + on + e

Esanahia: hiri ona

Bilakaera:

- iri + on + e

- iri + on + e

- iruin + e

- iruñea

Azalpena: Eskuin hitzean gertatu omen zenaren berdina: *esku + on > eskuin; edo Lekhuine toponimoan: *leku + on + e

Egileak: Koldo Mitxelena, Patxi Salaberri

Iturria: Patxi Salaberriren artikulua, 24. or.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 5.6/10 (8 votes cast)
Atala: Iruñea  |  Iruzkin bat