Agurtza eta Aintzane Lazkano: Komunitate bat egituratzeko hizkuntza
a) Sarrera
Komunikazioan, hitz egiterakoan oso garrantzitsua da aurrean daukagun berbalagunari zuzendutako diskurtsoa egokia izatea eta modu onean adieraztea. Denok dakigu, gure baitan sentitzen dugulako, zer nolako eragina izaten duen gauzak modu batean edo bestean jasotzeak. Beraz, gure erantzuna ere, horren araberakoa izaten da. Guzti hau norberaren erabaki bati lotuta dago, guk hitz egiterakoan hartzen dugun erabakiari hain zuzen ere.
Hortaz aparte hizkuntzek beren egituran, euren sakoneko filosofian badaramatzate oinarrizko mezuak iltzaturik. Hizkuntza bakoitzaren historian zehar garatutako kultura eta jakintzak sortutako mezuak. Beren barnetan txertatutakoak eta ondorioz euren hizlarien izaeran eragina izaten dutenak. Orduan joan-etorriko bidaia izango litzateke hau; gure pentsakerak, gure kosmo-ikuskerak, geure hizkuntza osatu eta garatuko luke baina alderantziz ere, hau da, hizkuntzak gure pentsakera eta gure kosmo-ikuskera ere eraikiko luke.
Kultura eta jakintza horretan bizitzaren arlo guztiak sartzen dira, jakina, erlijioa, filosofia, mitoa, zientzia, etab. Euskeraren kasuan, are gehiago, ze antzinatik omen dator eta bere transmisioa ahozkoa izan da orain dela gutxi arte, beraz, aipatu jakintzok gordetzeko izan duten euskarria hizkuntza bera izan da, hots, euskera bera.
Goazen orain guzti hau pizkatean aztertzera:
Hainbat adituk esaten du hizkuntzak gure izaeran eragina duela eta logikoa da. Komunikatzeko era egokia bada, guregan ondorio egokiak izango ditu eta gure erantzuna horren aurrean egokia izango baita. Zentzu honetan euskerak badu hainbat ezaugarri gure nortasunean eragina omen dutenak, hemen dituzue adibide batzuk.
b) Baikortasuna adierazteko BA erroa: BAIT
Psikologian komunikazio egokia izateko baikortasuna erabili behar dela esaten digute. Euskeraz partikula bat daukagu hori behin eta berriro gauzatuko lukeena, bait partikula hain zuzen ere.
Ez naiz etxetik aterako, zangoa bihurritu baitut
Ez omen baita denborarik galtzeko, horra zertarako etorri naizen
Badator ordua, guztiok zein bere aldera banatuko baitzarete
Nolakoa baita idazlea, halakoak bere obrak
Damutuko zaizu, zeren orain eskaintzen zaizun aukera ez baituzu berriz izango:
Hain nengoen goxo ohean, ez bainintzen eskolara joan:
Ez naiz joango, ez baitut gogorik:
Hain zen txikia, non ez bainuen ikusi:
Sinets egidazu, zeren egia baita.
Konturatu zaitezte esaldi batzuk ezeztatu egiten dutela eta hala ere bait daramatela.
Baina gure bait partikula ez du ematen bakarrik dagoenik zeren BA erroak berak ere, beste adibide batzuk ematen dizkigu baikortasunari lotuta. Zergatik baikortasunari lotuta? Ba, batasun, elkartasun, adostasun eta armoniarekin zerikusia dutelako.
c) Baikortasuna adierazteko BA erroa: hitz egiteko esaldi lokailua
Ahoz esaten badugu:
Ba, agertu zan da ba, zer eingotzeu ba? Onartu ein bihar!
Hitz egiteko euskarri bat da baina horretaz gain guk uste dugu geure buruan lehen aipatutako ideia horiek ezartzeko ere badela eta berdin aditz trinkoan jartzen dugun ba hori (banoa adibidez) etab.
d) Baikortasuna adierazteko BA erroa: BAT, BAT EGIN, BAT ETORRI
Zurekin batera joango naiz hondartzara eta ez zurekin joango naiz hondartzara gazteleraz bezala.
Harekin bat egin zuen.
Zurekin bat nator.
Orain arte komentatutakoarekin bat etorriko lirateke adibidez ondorengo hitz hauek ere:
Bakar, batu, bai, bake, bage/gabe (kontu metafisikoengatik), baratza (crómlech), balazta, bare, baska eta bapo (jateak ekartzen duen bakearekin lotuta), barea (animalia), bale (ados), balioa, balea, baba (adur, ondo izatearekin lotuta), babesa eta abar.
e) Elkartzeko “o” barruragarria (inklusiboa)
Arantxa, Itziar, Kepa eta laurok etorri gara
Hemen ikusi behar dugu zenbatze hutsarekin ere, hitzak berak esaten digun bezala (zenbatze), jendea eta dena bildu eta batu egiten dugula, ez gara solte eta ahul geratzen zenbatzerakoan, bat egiten dugu, gure baitan –BA- erroaren bitartez ezartzen dugun ideia da hau eta gauza positiboa, ona, eta baikorra dela. Gainera borobila itxi egiten dugu eta kopurua burutu; gehituaz, borobilaren bidez, laurok bat egin. Orduan guk uste dugu euskeraz bat egitea borobila (borobiltasuna) lortzea dela. Psikologikoki borobilaren barruan, taldearen barruan geratzen gara: babestuta. Horregatik esaten dugu laurok eta ez laurak. Gauzak borobil (perfektu) ateratzea ona da ezta?
Sales Santos Vera eta Itziar Madina Elgezabalen Comunidades sin estado en la montaña vasca. Liburu honetan beste gauza askoren artean honako hau esaten digute:
… el símbolo religioso de los primitivos pueblos de la montaña Vasca fue el círculo.
Eliade considera que el círculo es símbolo sagrado del eterno retorno, de la eternidad de lo infinito, de lo absoluto. Representa una apuesta por el porvenir, por aquello que está hecho de repetición y no de diferencia, y que la tierra, el cielo y los dioses velarán para conseguir que eternamente retorne.
El círculo, símbolo geométrico, es probablemente el más importante y el más difundido en multitud de civilizaciones. Su forma viene dada por la imagen del Sol y la Luna. Fue siempre considerado por todos los pueblos antiguos como la forma geométrica perfecta, y para algunos era la imagen misma del ser supremo, del gran todo o del absoluto.
f) Elkartzeko “gure” barruragarria
Ikusten dugun moduan gure -O- barruragarri honek bere garrantzia dauka eta beste ikuspuntu batzuetatik ere ikus daiteke, adibidez:
Andrés Ortiz Osesek bere Hermeneutica cultural y memorias antropológicas liburuan esaten digu:
El propio lenguaje euskaro coexiste como sistema <<holográfico>> (tridimensional) en el que se observa un plural inclusivo-colectivo–congregacionismo- frente al individualismo lingüístico moderno. Un tal carácter ritual del lenguaje recibe el nombre de <<holopsychosis>> o psicología comunal: tras la <<pasividad>> del euskera y su carácter asuntivo-totalizador subyace el <<alma>> colectiva del grupo, representado mitológicamente por Mari como Themis o conciencia comunal proyectada. (Themis=ley de la naturaleza)
Horregatik esaten ditugu adibidez:
Ene! azaldu da gure Arantxa be, saltoka etorri zaigu.
Eta ez: Ene! azaldu da Arantxa be, saltoka etorri da.
Gure Amak esaten zuen hori!
Eta ez: Nire amak esaten zuen hori!
g) Elkartzeko biribilaren ideologia
Guk hizkuntzan islatuta ikusten duguna beste batzuk Euskal Herriko sasoi bateko gizarte-antolakuntzan ere ikusi dute adibidez:
Lehen aipatutako liburuan -Comunidades sin estado en la montaña vasca- honako hau ere esaten digute:
Allí existió (Zuberoa) hasta finales del siglo XX una organización social comunitaria, basada en la ayuda mutua y que rechazaba el poder o la jerarquización. .., instauran una organización social completa en base al círculo y la alternancia. Ello crea una sociedad en la que no existe superioridad de ninguno de sus miembros sobre otro.
El hombre y la mujer son esencialmente reconocidos distintos pero tratados como iguales, de manera simétrica…”
h) Elkartzeko “zuk eta biok”
Beste adibide bat:
Ama eta biok joango gara.
Adibide hau bestea bezalakoa da Arantxa, Itziar, Kepa eta laurok baina aipatzen badugu da bi lagun izanda ere berdin gertatzen dela azpimarratzeko, hau da, bi lagun izanda ere zenbaketa egin, batuketa egin eta borobila itxi egiten dela.
Honek edukiko luke zerikusia ELKAR partikularekin eta baita zenbakiekin ere, baina hau aurrerago aztertuko dugu.
i) Elkartzeko ezetz biribilik ez ematea: izan edo izan ez, inor edo inor ez, inoiz edo inoiz ez…
Izena duen guztia ba-da (aitortzen duzu izena duen guztia badela, “bai dela”); onerako edo txarrerako.
Euskeraz ez dago hitz jakin bat erderazko “nadie” edo “nada” esateko: “Inor ez” izateko, “inor” izan beharra dago lehenengo, bestela ez genuke jakingo “inor” ez dela. Beraz, beti baieztatzen duzu zerbait dagoela, gustukoa bada edo ez bada.
Azpimarratutako hitz hauetan ere gertatzen da: bada edo ez bada zeren eta erdarari begiratzen badiogu, horrela ematen du baita: “es” o “no es” esaten denean, baina kontutan eduki behar dugu, euskeraz, ba aurrizkia eramaten duela kasu bietan. Baieztatu egiten du da hori, hau da, izana bera, orduan, erderaz literalki esango bagenu “si es y no si es” izango litzateke.
Aitorpen inplizitu honek ez digu lagatzen ezer deuseztatzen eta ondorioz onartu behar dugu nahi eta nahiez. Pertsona dela, gauza bat dela edo dena delakoa.
Erderaz posible bada esatea “Don nadie bat dela” euskeraz ezin da esan zeren beti baita inor edo norbait.
j) Bizikidetzarako berbak: harreman, omen-ei, ote-ete, al, ohi, elkar
HARREMAN
Hartu eta eman. Elkarren arteko konturen bat dagoenean, hitzak berak adierazten duen moduan aipatu kontu honek, parekotasun bat izan behar du printzipioz edo funtsean, hartu-emon bat eta ez hartu bakarrik edo emon bakarrik, oreka egon behar du. “Armonia” hitza be euskerazko hartu-emonetik datorrela komentatzen du Felix Zubiagak.
OMEN, EI
Zeozertaz hitz egiterakoan, lekuko izan ez bagara ez gara ausartzen gertatutakoa edo guri kontatu digutena ziurtatzera. Partikula hau erabiltzeak zentzudun, zuhur eta arduratsuak bihurtzen gaituela dirudi, esango genuke kontuz ibiltzeko mezua ematen digula.
OHI
Ohiturari garrantzia ematen diola eta indartu egin nahi duela iruditzen zaigu. Beti ere ohiturek transmititzen duten jakintza eta eskarmentua kontutan hartuta.
ELKAR
Elkarlan, elkartasun, elkarri, elkargune, elkartu, elkarrekin… etab. Hitz hau garrantzitsua da gure hizkuntzan, lagun bat baino gehiagoren artean sortzen den zerbait da, identitate propioa dauka, izaki gisa deklinatzen da, hirugarren pertsonan hain zuzen ere. Erderatik itzuli nahi badugu, ezin dugu, zeren “mutuo” moduan itzultzen da eta honek norabide biko zentzua dauka, ni zuregana eta zu niregana edo nik zuri eta zuk niri.
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)