Nabigatzaile batek eztabaidan jarri nahi du toponimo honen izendapenarik egokiena zein izan litekeen. Bere iritziz “Iruña” izendapenak egin beharko luke aurrera. Ikus dezagun:
Orain arte gure nazioaren hiriburu kontsideratu dugun Iruña ofizialki Iruñea bihurtu du. Hau hain da kristoren astakeria non bertako udalak pentsatu baitu bere izen ofiziala Iruña jartzea eta horrela erabiltzen du. Dokumentu zaharretan agertzen bada ere, gaur egun Iruña erabiltzen da. Iruña mantentzeko hainbat arrazoi:
a) Iruña ERABAT zabaldua dago Euskal Herrian eta munduan. Ez hala Iruñea. Ez duzu aurkituko taberna bat, hotel bat, denda bat, lantegi bat, firma bat Euskal Herri osoan Iruñea deitzen denik, ezta munduan ere. Mapa gehienetan, ia denetan ez esateagatik diot, Iruña agertu izan da hiriburu bezala, la vieja Iruña esan izan da beti:
Hona hemen Googlen sartuta momentutxo batean aurkitu ditudan enpresa batzuk Iruña izena daramatenak Iruñan bakarrik. Ziur askoz gehiago direla. Nafarroan zehar pila bat eta munduan zehar konta ezin ahalak, denak Iruña, Amerikan barne: Café Iruña, C.D. Iruña, Iruña grupo, Iruña Tecnologías de Automoción, Iruña Digital, Iruña Rugby Club, Iruña Comunicación Textil, Apartamentos Iruña, Premin de Iruña, Electricidad Iruña, Iruña Paintball, Neumáticos Iruña, Iruña Kustom, Iruña motor, Roll Iruña, Beste Iruña Atlético, Chatarras Iruña, Iruña Ferreteros, Frenos Iruña Brakes, Gestoría Iruña, Los Burgo de Iruña Taberna, Iruña Mobel, Iruña Mantenimientos, Iruña Oka, Iruña-Veleia…
b) Izena deklinatzeko, gainera, askoz egokiagoa da Iruña Iruñea baino. Deklinabidea oso garrantzitsua da euskaran.
c) Herri kantuetan uste dut beti Iruña agertzen dela eta ez Iruñea. Beraz, tradizioak Iruña agintzen du.
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)