Aukeratutako atala ◊ Ama ◊

• Astelehena, Urria 25th, 2010

Osagaiak: ama (ez dauka erro bereizketarik)

Esanahia: familia, erlijioa

Bilakaera:

- ama

Azalpena: AMA = Ama (familia, Ama (Erlijio usko-mediterraniarra). Adibide: AMA-ATIN-AS (Iluntasunaren Ateko Ama)

Iberieraz ere Ama (Familia) eta Ama (Erlijio usko-mediterraniarra) da.

Antzeko esanahi eta hitzak aurkitu dira ondorengo hizkuntza uskomediterraniarretan: iberiera, tartesera, etruskoera, minoikoera, bereberera, puniko-kartaginesera, hititera, sumeriera, eblaikera, elamitera eta egiptoera.

Egilea: Antonio Arnaiz

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.3/10 (4 votes cast)
Atala: Ama  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Urria 25th, 2010

Osagaiak: ama (ez dauka erro bereizketarik)

Esanahia: A bokalaren garapena dirudi

Bilakaera:

- a

- aua

- ava

- aba

- ama

Azalpena: Ahoski hau (a) ezinbestezkoa dugu. Hasieratik du hizkeraren muinetan zeregin berezia eta beste ahos­ki guztien gain, bere eragina agertzen du. “a” ahotsa gizakiaren aurretiko gizaberearen ahoski bakarra izan daiteke.

Beraz, gizakia, eboluzio bidez taiutzen joan bada, eta noiz bait hitz egiten hasi baldin bazan, etzan izango bat batean, ez eta “norbaitek” irakatsi ziolako. Astiro eta eperik epera, gutxitik gehiagora joan beharko zuen, bai gauzak ezagutzen, bai eta, sentipenak sentitzen eta eretzi eta usteak erasortu eta ugaritzen. Eta hitz berriak sortzen.

Egilea: Bittor Kapanaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 2.3/10 (3 votes cast)
Atala: Ama  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Urria 25th, 2010

Osagaiak: ama (ez dauka erro bereizketarik)

Esanahia: aho, buru, goi, jatorri, printzipal, sorrera.

Bilakaera:

- aba

- ama

Azalpena: Hitz ia unibertsala eta erdi onomatopeia. Seguruenik ABA errotik dator.

Esangura: euskaraz, toponimian duen erabilpena ere kontuan izanik, aho, buru, goi, jatorri, printzipal, sorrera. Hau da, edozein gauzaren hasiera, (g)une printzipala eta amaiera.

Egilea: Josu Naberan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 1.5/10 (2 votes cast)
Atala: Ama  |  Iruzkina gehitu
• Larunbata, Azaroa 27th, 2010

Osagaiak: an + a

Esanahia: zerua

Bilakaera:

- an

- ama

Azalpena: AMA  bera da AN “zeru” lehen arketipoaren sortzailea eta NI/NEU, lehen pertsona da ohargabean.

Arketipoa: aN arketipoaren araberako erroa

Egilea: Felix Zubiaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 1.0/10 (1 vote cast)
Atala: Ama  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Urria 25th, 2010

Osagaiak: a +  m + a

Esanahia: bizi indar aktiboa materializatuta

Bilakaera:

- ama

Azalpena: “a” eta “m” hizkiek esanahi zehaztza dute:

A: bizi indar aktiboa adierazten du

M: material edo minerala irudikatzen duen soinua da eta lur barruan, koba batean edo knapoko soinu zuzenik ez duen leku itxi batean.

EME hitzan ditugun bi “e” horiek oraindik gauzatu ez den energia adierazten dute, “e” hizkiak pasitibatea adierazten duelako. Baina EME bat AMA bihurtzean, energia hori gauzatu egin da eta “e”  biak “a” bihurtzen dira: AMA.

Egilea: Imanol Mujika

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 1.0/10 (1 vote cast)
Atala: Ama  |  Iruzkina gehitu