Osagaiak: euts + ku
Esanahia: edukitzeko (eusteko) leku konkaboa
Bilakaera:
- euts + ku
- esk + ku
- esku
Azalpena: âeskuâ hitzak zerbait eusteko lekua adierazi nahi du
Egilea: Sabino Arana
Osagaiak: euts + ku
Esanahia: edukitzeko (eusteko) leku konkaboa
Bilakaera:
- euts + ku
- esk + ku
- esku
Azalpena: âeskuâ hitzak zerbait eusteko lekua adierazi nahi du
Egilea: Sabino Arana
Osagaiak: âeskeâ hitza uescor latin hitzetik dator
Esanahia: uescor = eskatzen ari naiz
Bilakaera:
- uescor
- âŠ(zehazteke)
- eske
Azalpena: Har ditzagun horren barruan eske edo urde bezalako bi hitz; dakidanez, ez da orain arte bi hauentzako kontsensu osoko etimologiarik. Erro-ereduaz dakigunak bidera gaitzake arestian pentsa zitekeen baino urrutiago: iturri edo jatorri zehatza lortu ez arren ere, hitzon egitura hutsak biek mailegu izateko aukera handia dutela esango nuke, Mitxelenak aspaldi, dollor eta abagadaune-rekin egin bezalatsu. Gainera, eske-tik uescor âeskatzen naizâ eta urde âzikinâ-etik turpe-ra den bidea errazki edo iruzur handirik gabe egin ahal badugu, are hobe guretzat, noski.
Egilea: Joseba Lakarra
Osagaiak: hes + koa
Esanahia: garailea eta menperatzailea
Bilakaera:
- hes + koa
- es + kua
Azalpena: Gizakiaren eskua tresna perfektua da⊠Berari esker gizakiak natura osoa garaitu eta menperatu izan du (Hes) eta gaur bere inperioaren gatibu bihurtu du; eta garaipen horren oroimenean, nire herriaren hizkuntza sakratuan âeskuaâ esaten dugu, hau da, garailea eta menperatzailea.
Izenkideak:
- eska: eskua luzatzea, eskatu
- esken: eskuaren bidez, eskaini
- esker: irribarre bat eta eskuaren keinu batez lagunduta, eskertu
- eskuontza: maitaleak eskuak elkarri emanez egiten dira senar-emaztea, ezkontza
Egilea: Agustin Xaho
Osagaiak: edu + uku
Esanahia: edukitzeko âukuaâ
Bilakaera:
- edu + uku
- eduku
- esku
Azalpena: esku hitzak edukiarekin zerikusia izan dezake; hala balitz, edukitzeko leku konkaboa izango litzateke bere esanahia.
Izenkideak:
- esker: esku+ager (eskuekin esker ona adierazi)
- eskuin: esku-in (egiten duen eskua); edo esku+duin
- eske: esku-en (eskua hedatu)
- eska(tu): eske-tu > eskatu
Egilea: Josu Naberan
Osagaiak: es + ku
Esanahia: bosteko, eskubide
Bilakaera:
- esiko
- esko
- esku
Azalpena: Norbere lur parteak ESIz inguratzen ziran, harenganako ESKUbide adierazteko. Haraz gero, ESIKO>ESKU hitzak ESKUBIDEA ere esan nahi, du, elkarrekin hizkune egiten dutelako
Izenkideak: derecho
Egilea: Felix Zubiaga