Osagaiak: bil + abo
Esanahia: ura biltzen den lekua (ahoa-aboa)
Bilakaera:
- Bil – abo
- Bilabo
- Bilbao
- Bilbo
Azalpena: Txurrukaren arabera aboa (ahoa) eta bil lirateke osagaiak, alegia, uraren bilgunea.
Egilea: Evaristo Txurruka
Osagaiak: bil + abo
Esanahia: ura biltzen den lekua (ahoa-aboa)
Bilakaera:
- Bil – abo
- Bilabo
- Bilbao
- Bilbo
Azalpena: Txurrukaren arabera aboa (ahoa) eta bil lirateke osagaiak, alegia, uraren bilgunea.
Egilea: Evaristo Txurruka
Osagaiak:Â Bil + bao
Esanahia: zokogune biribila edo bildua
Bilakaera:
- Bil + bao
- Bilbao
- Bilbo
Azalpena:
Lehen osagaia BIL edo BILB. Lehen osagaiari dagokionez, biribila, bildua adierazten den izenlaguna izan daiteke. Baina bigarren osagaia interpretatzean sortu da eztabaida handiena: BIL-bao ala BILB-ao?
Irigoienek eta beste batzuek biribil-ao irakurtzen dute. Miribilla, Biribila, Biribil-ao, Bilbao. Hipotesi honi Bilbao/Askao alderaketak ematen dio indarra.
Beharbada -bao da interpretatu behar dena. Hala ulertu zuen Iturrizak eta biribil-bao âvado redondoâ itzuli zuenean.
Nire ustez, BAO ez da vado. Gure Entziklopedia batek honela definitzen du: bao (Eraik.) horma batean irekitako tarte huts edo zulogunea (Latinez, vanus).
Gaztelaniazko vaguada hitza da bao hizkitik hurbilena: linea que marca el fondo de un valle y es el camino que siguen las aguas naturales.
BILBAOaz gain, bada gurean LIBANO/LIBAO (*lea-bao) eta Kantabrian eta Asturiasen beste zenbait (Asturiasen BAO biluzia dago Ibias bailaran).
Beraz (eta bigarren hipotesia da), BILBAO zokogune biribila edo bildua: âBotxoaâ, bilbotarrek aspalditik deitzen dioten moduan.
Egilea: Josu Naberan
Osagaiak:Â Be + ili + ibi + ate
Esanahia: ibigunearen hiria.
Bilakaera:
-Â Be + ili + ibi + ate
-Â Bil + be + tu
- Bil + bide/bado/ibide
- Bilbado
- Bilbao
- Bilbo
Azalpena: Ibaizabal-Nervion urek duten azken IBIgunea da, edo itsas ahotik hara, lehenen pasaleku berezia da, historiak azaltzen duen bezala: San Anton zubipean antzinako ibiaren gurdi errailen zeinuak agertzen dira-eta.
Bilbo Zaharreko esaerak BILBADO ahozkatzen zuten eta botxeroen abestiak “adios BILBADITO adios” dino.
Bere antzera ba dago Conchas de  Haro gunean  BILIBIO deitzen zaion pasalekua ere. Aldi haretan ibi tokiok estrategia handiko guneak izan ziran, harek dekribatzen zituzten tokia eta handik jasotzen zuten izena.
Egilea: Felix Zubiaga
Osagaiak: bi + albo
Esanahia: bi aldeak
Bilakaera:
- Bi + albo
- Bilbao
- Bilbo
Azalpena: Ibaizabal ibaiaren alde biek osatzen duten Bilbo uria eta horregatik Bilbo-berri eta Bilbo-zar.
Egilea: Aita Arana (Euskal Erria aldizkaria, I. tomoa, 256. or.)
Osagaiak: (i)bil + (i)bil + is
Esanahia: ibilgu asko duen ingurunea (edo ibaia)*
Bilakaera:
- Bilbilis
- ?
- Bilbao
- Bilbo
Azalpena: Catalayuden antzinako izena ere bada Bilbilis eta, Bilbo bezala, ibaiak inguratzen du, ibilguak eginez
Egilea: Zurita Morales, Mariana
Osagaiak: Bil + aho edo Bilb + aho
Esanahia: (ibaiaren) ahoa/sarrera biribila*
Bilakaera:
- Bil + aho
- Bilbao
- Bilbo
Azalpena: Euskarazko aho hitzak, Â hasierako bilb- zatiarekin, agian, bil ‘biribila’ erroarekin nolabaiteko lotura dauka, edo bestela bilbe hitzarekin.
Irigoienek argudio historiko eta geografikoak erabiltzen ditu. Iturriza aipatzen du baina honek, aldi berean, Juan Iñiguez Ibarguen ere aipatzen du, 1300. urtean Begoña aldean uria sortu zenean honako deskripzioa eman zuelako:
âpoblĂĄndola, -la villa-, … varios pescadores y venaqueros que vivĂan en Ascao y Meazabal, y comerciantes venidos de Bermeo, en una pradera de entradas angostas llamada Bilbaoâ.
Irigoienek Askao hitzan (aska ‘pesebre’, ‘abrevadero’, ‘zanja’, ‘hoyo’) eta aho ‘boca’ lotzen ditu. Horrela, Askao eta Bilbao ibaiak egiten duen ferra itxurako alde biak izango ziren.
Izenaren lehenengo osagaia azaltzeko zaila da. Bizkaitar Bilbatua, toponimoarekin lotu izan da, Â bilbe-ren âtramaâ. âtu partizipioarekin. Bestetik, bil- biribil hitzaren osagai bat izan liteke.
Esaera zahar bat ere gogoratzen du: Bilbao, an bere dongeak birao.
Egilea: Alfontso Irigoien (Irigoyen 1986, I, 2-77.)
Osagaiak: bi aukera: bilb-aho ala bil-aho
Esanahia: “Ibi egonkortua” (vado asentado) edo “ibi okertua” (vado curvo)
Bilakaera:
- Bil(b)-aho
- Bilbao
- Bilbo
Azalpena: Bi aukera egon daitezke lehenengo osagaiaren arabera: BILD (eraiki, egonkortu -entramar-enlazar…) edo BIL (okertua, kurboa). Bigarren osagaia AHO litzateke, “ahoa”.
Jabier Goitiak, ondorengo 13 orrialdetako PDF honetan gaia sakon aztertu du alderdi asko kontuan hartuz: azterketa hidrologikoa, San Antongongo zubiaren eraikuntza, antzeko toponimoak, etab.:Â Â Bilbao
Osagaiak: Bil-iba-ao
Esanahia: errekaren ahoa inguratzen duena
Bilakaera:
- Bil-iba-ao
- Bilibao
- Bilbao
Azalpena: errekaren ahoa inguratzen duena:
BIL= Â batzea, biltzea, elkartzea.
IBA=  erreka  (IBAIA=  iba-aia=  errekaren korrontea)
AO = Â ahoa, sarrera-irteera
Egilea: Ibon Telleria
Osagaiak: biribil+bao
Esanahia: ibi biribila
Bilakaera:
- Biribilbao
- Bilbao
-Bilbo
Azalpena*: Ibia, Zazpikaleak eta Bilbo zaharra lotzen duen aldea litzateke eta biribila formagatik
Egilea: Iturriza (Historia de Vizcaya)
Osagaiak: ?
Esanahia: etxe baten izena
Bilakaera:
- Bilbao
- Bilbo
Azalpena: Garibai historialariaren arabera, uri honen izena antzina zegoen beste uri baten izenetik hartu zuen. Uri horretan Bilbao izeneko etxe bat zegoen baina, alde hori zaharragoa zenez alde horrek Bilbo zaharra izena hartu zuen, beste aldea, Zazpikaleak Bilbao izenarekin geratuz.
Egilea: Esteban Garibai (XIII liburua, XXVIII kap.)