Aukeratutako atala ◊ Izioki dugu ◊

• Larunbata, Azaroa 27th, 2010

Esanahia: Alaitzen gara. Ez dagokigu guri, ez da egokia guretzat.

a)

- Jçioq dugu

- Izioki dugu (Gaudeamus)

b)

- guec ajutu eç dugu

- guek aiutu ez dugu (non nobis sufficit)

Azalpena:

a) Izioki dugu: Gaur egun Bizkaiko tokiren batzuetan ixioki hitza aurkitzen dugu, gutxi gora behera “sugarri, su egiteko gaia” adieraziz. Baina nire ustez, antzina beste esanahi metaforiko bat zeukan, eta emozio bizi baten ideia seinalatzeko erabiltzen zen. Gaur egun Bizkaian ere antzeko konposizioak agertzen dira, esate baterako irisigi / irizigi aditzak “pozik, asebete egotea” adierazten du, hitz hau izio aditzaren kausatibozko forma bat delarik. Honela, izioki dugu estruktura “nahi dugu / behar dugu / atsegin dugu” bezalako esamoldeetako taldeari legokioke, sustantibo eta aditz laguntzaile batez formaturikoak. Gainera, jatorrizko testuan “gaudeamus” aditz latindarra ikus dezakegu, eta ziurrenez izioki dugu esaldi horren itzulpena bide da.

b) guek aiutu ez dugu. Esaldi hau aurrekoa baino askoz errazagoa da ulertzea, zeren bere osagai guztiak oso ongi ezagunak baitira. Berriro “nahi dugu / behar dugu” bezalako esamolde baten aurrean gaude, oraingoan aiutu = “egoki” hitz bizkaitarra aurkitzen dugularik. Jatorrizko testuan “non nobis sufficit” = “guri ez dagokigu, ez da gauza aiutua guretzat” esaldi latindarra agertzen da, beraz, ziurrenez guek ajutu ez dugu horren itzulpena litzateke.

Egilea: Eduardo Aznar

Informazio gehiago:

http://www.errioxa.com/3_personajes/4_1_varios/aznar_martinez.htm

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Izioki dugu  |  Iruzkin bat
• Larunbata, Azaroa 27th, 2010

Esanahia: piztu dugu eta ez dugu aski (nahikoa)

Azalpena: izioki bizkaieraz ixitu, ixetu hitzen aldagaia liteke eta guec ajutu eç dugu aski ez dugula adieraziko luke.

Egilea: Ezezaguna

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)