• Asteazkena, Abendua 04th, 2013

Kasu askotan ez ditugu euskal izenak ilarrietan, “ara” edo erromatar aldereetan baizik. Jainko izen ugari ezagutu ditugu idazkun hauetan. Saint-Aventin deritzon herriko elizan, horma batean sarturik, BIHOSSIUS-en aldarea aurkitzen da.

Dirudienez, izen honen erroan “bihotz” hitza datza, beraz, kasu honetan bi mila urtetan aldatu ez den hitz baten froga sendoa daukagu. Euskeraren egonkortasunaren adibide argigarria bide da. Hizkuntza guztiak eboluzionatzen dira, eta euskera ez da salbuespena. Hala ere, mota honetako testigantzen aurrean onartu behar da izen askok ez dutela aldaketarik jasan.

Bihossius

Honetaz gain, bihotz erroaz egindako etsenpluak nahiko ugariak dira. Interesgarria ere BIHOXUS-ek eskainitako ilarria. Hemen “X” aurkitzen dugu “SS” ordez, baina ziurrenez berdin ahoskatzen ziren bi izenak. Gaurko ortografia ez zegoen oraindik finkaturik.

Bihoxus

Iruzkina: Ander Ros

Kasu honetan, beste hainbatetan bezala, euskarazko apelatibo erlazionatuekiko egonkortasuna baino gehiago, atentzioa ematen duena oinarri ustez argiei sufixu ezezagunak (euskara historikorako jada desagerturik leudekeenak) erantsita agertzea da. Akitaniako eta Akitaniatik kanpoko Bihox-(i)us, Bihos-cinnis, Sembe-donis, Sembe-tellus, Sembe-tenn , Cison-donnis eta holakoei buruz ari naiz.

Ez da alferrikoa Joaquín Caridad-ek bere tesian egiten duen azterketa alternatibo edo osagarria begiratzea. Online dago, izenen index praktikoa duela, ikusi nahi duenarentzat: Joaquin Caridad

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

5 iruzkin

  1. Kasu honetan, beste hainbatetan bezala, euskarazko apelatibo erlazionatuekiko egonkortasuna baino gehiago, atentzioa ematen duena oinarri ustez argiei sufixu ezezagunak (euskara historikorako jada desagerturik leudekeenak) erantsita agertzea da. Akitaniako eta Akitaniatik kanpoko Bihox-(i)us, Bihos-cinnis, Sembe-donis, Sembe-tellus, Sembe-tenn , Cison-donnis eta holakoei buruz ari naiz. Ez da alferrikoa Joaquín Caridad-ek bere tesian egiten duen azterketa alternatibo edo osagarria begiratzea. Online dago, izenen index praktikoa duela, ikusi nahi duenarentzat: ftp://tesis.bbtk.ull.es/ccssyhum/cs157.pdf‎ (lotura ez badabil, kopiatu URL hau bilaketa barran, intro sakatu eta zabalduko da)

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  2. Norbait guztiz ospetsuren hitzak parafraseatzen, Carme Jiménez zakarki kritikatzen duen berak hona dakarkigu Joaquín Caridaden tesi penagarria… Carme txarra eta Joaquín ona? Ongi legoke esango bazenu zer iruditzen zaizun tesi hori.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  3. “En este radical biho- / bijo- o viho / viho parecen estar basados el topónimo vasco Behovia (*Vejo / *Vesso-vius) y el nombre de la antigua divinidad romana ► VĒJŎVIS o VĒIŎVIS, también llamado Vediovis, Vedius o Veovis, cuyos antecedentes quizá sean ya etruscos y de ahí al latín.” J. Caridad dixit.

    Honelako hausnarketez, bide onetik goaz…

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  4. Akaso ez dut adierazi nahi nuena ondo adierazi. Ez dut nik iritzirik agertu Caridadeen tesiaz, ez aldeko ez aurkako. Esan nahi izan dudan bakarra, bihox-, sembe-… oinarriek, gardenak diruditen arren, badutela guztiz ondo koadratzen ez den fenomenoa, alegia euskaraz arrastorik utzi ez duten elementu batzuez lagundurik agertzen direla, Nescato edo Anderexo, Anderexe kasuetan ez bezala, esaterako. Kontua da baina bihox eta sembe formek beste interpretazio batzuk ere izan ditzaketela, batez ere Akitaniatik kanpo ageri badira. Hori ikustarazteko besterako ez nuen aipatzen Caridaden tesia. Aitortu behar dut, lotsarik gabe, ez dudala tesi hori gainetik baino begiratu baina atentzioa eman zidatela aipatu datuek. Hurrengo baterako utziko dut, beraz, iritzi hori.

    Foro honetan, gauza funtsatuenak ere zalantzan jartzen baitira, ez zait oso koherentea iruditzen, Akitaniako idazkunak oro garden eta gainera euskararen egonkortasunaren frogagarri agertzea. Morfo horiek gardenak eta egonkorrak badira, zilegi da morfo horiei laguntzen dieten elementuak ez gardenak eta ez egonkorrak, baizik eta ilunak eta desagertuak (euskarazkoak badira) direla esatea.

    Horrez gainera, iruditzen zait teonimoetarako errazegi egiten ditugula euskarazko apelatiboekiko loturak. Azken kasua, Muskizeko Urd(e) dugu, zeinetan azalpen alternatiborik planteatu gabe, euskarazko urde ‘zerri’ hitzarekin identifikazio (niretzat oso dudazko)a deblauki egin baita. Aldeko argudiotzat aurkezten da Uxueko Lacubeg(i) iluna, ontzat emanik beg(i) = behi ekuazioa, eta Soriako Sesenco, ontzat emanik honetan, euskarazko zezen ‘taurus’ dugula, marra soil bat zezen baten bizkarra dela gaineratuz. Itsacurrinne ere aldeko frogatzat agertu nahi izan da, teonimoan txakur ageri dela esanez. Oker ez banago Gorrotxategik bota zuen interpretazio hori hipotesi modura, baina fede handirik gabe iradoki ahala baztertu.

    Horregatik guztiagatik, Bihoxus-en kasuak ere aparteko hausnarketaren bat merezi lukeelakoan nago, jakinez eta, gainera, iberieraz ere identifikatu dela oinarriko elementu bera edo bertsua. Caridaden lanaren aipamena horretarako akuilua baino ez da izan.

    Hipotesiak hipotesiak dira, eta horrela agertu behar dira. Datuen erabateko koherentzia behar da hasteko, eta hori nahiko ez baita, egiaztapen frogak edo egiantzarako datu gehigarriak.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  5. “Hemen “X” aurkitzen dugu “SS” ordez, baina ziurrenez berdin ahoskatzen ziren bi izenak. Gaurko ortografia ez zegoen oraindik finkaturik.”

    Oso ona, zinez. Jakina denez, handik urte batzuetara (mende pare batara, zehazkiago) finkatu zen gaurko ortografia.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu