• Astelehena, Martxoa 17th, 2014

SOS Iruña-Veleiako kidea eta historian lizentziatua den Xabi Otsoa de Alda gasteiztarrak hauxe idatzi du Berrian:

… Otsailaren 6an sail honetan bertan argitaratu zen artikulu bat Iruña-Veleiako grafitoak aztertzeaz arduratu zen Institutuaren txostena dela-eta. Han adierazitako iritziei buruzko zehaztapen batzuk egin nahi ditut, baita laborategiaren ondorioek ulertzera eman dezaketenaz ere. Eman dezaketenaz diot, zeren eta, berriz ere, zerbaitek ematen du gauza bat, eta, denbora gutxira, beste zerbait guztiz desberdina izan daitekeen ustea gailentzen da; urte hauetan guztietan ohikoa izan den biraketa, alegia.

Txostenean inskripzioetan metal modernoak daudela adierazten da, horiek herdoildu gabe daudela eta inskripzioek zarakarrak mozten dituztela, eta, antza denez, horiek dira beharrezko arrazoiak grafitoak egin berritzat jotzeko.

Hala ere, gogora dezagun analitika gainetiko azterketa batera mugatu dela, non ez herdoildutako metalak agertzea lotu dakieke piezek agertu zirenetik hona jasandako manipulazioek utzitako hondakinei, piezak ordutik esku askotatik pasatu baitira. Era berean, gogora dezagun, Madariaga irakasle eta EHU-UPVren batzordekideak aztertutako piezetan (laborategi honetan aztertu direnak horietako batzuk direlarik) ez ziren metal horiek agertzen…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Xabi Otsoa de Alda: Jan, edan, lo, duintasunez10.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu