Jaurlaritzak egindako maparen harira iritzi intesgarri asko plazaratzen ari dira:
a) Urtzi Urrutikoetxea, kazetaria: Irakurketa moduko bat
Mapa bat nabarmendu dute hedabide gehienek: azpimarragarriena, eta poz handiena dakarrena, noski, berde kolore hori zelan hedatu den, zelan desagertu den urdina Gipuzkoatik, eta Bizkaian ere galzorian den, Ezkerralde industriala salbuespen. Enkarterrin, bederatzi udalerrik % 20tik gorakoen kolore berdea dute, eta sei urdinarekin daude oraindik. Eta zer esan Arabaz, erabat berdetutako Aiaraldeaz eta Lautadaz? Eskualdeka jarrita, Añana da % 20ra iristen ez den bakarra, baina hamar urtean bikoiztu baino gehiago egin da euskaldun kopurua, % 7tik 16ra.
b) Maren Belastegi: UEMAko lehendakaria:Â Euskararen birikak ahulago
Azterketaren ondorioetan jasotzen da gero eta udalerri gutxiago dagoela gune soziolinguistiko euskaldunenean. Azken urteotan, udalerrien zein euskaldunen kopurua jaitsi egin da. Duela 30 urte, 79 udalerri zeuden laugarren gunean, orain baino 17 gehiago.
Datuek argi erakusten dute euskararen arnasguneak ahuldu egin direla azken urteotan. Eta hori bereziki kezkagarria da euskararen normalizazioa helburu dugunontzat. Oraindik ere, hainbat gunetan, udalerri euskaldunetan kasurako, nagusi da euskara, baina ez dute orain urte batzuk zuen osasun eta bizi-indarra.
Soziolinguistikako adituek onartzen dutenez, edozein hizkuntzak, biziko bada, nagusi den eremuak behar ditu. Eta euskarak baditu, baina eboluzioa ikusita, hausnarketarako tarte bat bederen hartu beharko genuke.