Madrilgo Jaime Martinek parte hartuko du maiatzaren 10ean Gernikan egingo den Euskeraren Jatorriaren 9. Biltzarrean, Dogón y euskera: algo más que un origen común hitzaldiarekin:
Euskara eta Dogona, Malin, Sahara azpiko Afrika mendebaldean gehien mintzatzen den hizkuntza alderatuz, ikerketa filologiko bat burutu dut, lekukotasun adierazia duten hizkuntza bizi biren arteko erkatzea egitea ezerk eragozten ez zuela konbentzitu ostean.
Ikerketa lexiko eta egiturazkoa da, hamabi urte kosta zaidana. Ikerketa lexikoan, M.Swadesh-en metodo lexiko-estatistikoa erabili dut, hiztegi oinarrizko eta gehigarrirako, hiztegi orokorra erantsi diodalarik.
Hizkuntza bien arteko alderaketa lexikoak (dogonaren hamalu dialektoren hiztegia aztertu dut) 2.000 hitz baino gehiago hartu ditu, 1.600 antzekotasun bikote baino gehiagoko emaitzarekin, guztiaren %70 baino gehiagoko emaitza erakutsiz.
Azpimarratzekoa da lexiko paraleloen %90ean baina gehiagoan, dogoneko hitza euskarazkoa baino antzinagokoa dela. Bestalde, azterketa lexematiko baterako, ikerketarako oinarri izan den lexikoa hiru zatitan sailkatu dut, honako ezaugarrien arabera:
I) dogoneko hitzak euskarazkoak baino denbora sakontasun (time depth) handiagoa dauka;
II) euskal hitza dogoneko bi hitzez osatuta dago;
III) dogoneko hitza eta euskarazkoa ia erabat berdinak dira.
Hizkuntzalaritza alderatuak ezartzen duenaren arabera, hizkuntzen arteko jatorri batasun bati oinarri irmoa eman nahi bazaio, egiturazko antzekotasuna duten paralelo lexikoa berretsi behar dira. Asmo horretarako, J. Greenberg-en Hitzen antolaketaren tipologiaren metodoa erabili dut.
Euskararen eta dogonaren hiru dialektoren arteko egitura alderaketak hitzen antolamendu berbera erakutsi du esaldian: SOV, GN, NA, ND eta postposizioen erabilera, komunekoak zaizkien beste ezaugarri morfosintaktiko garrantzitsu batzuez gain. Horren adibideak ematen ditut txostenean.
Ene ustean, nahikoa froga ematen ditut dogona, euskararen jatorrizko hizkuntza dela pentsatzeko. “Un enigma esclarecido: el origen del vasco” izeneko nire ikerketak (erregistratuta dudana), euskararen iragana hobe ezagutzen eta protoeuskararen berreraiketan lagun dezake hein handian.
Jaime Martin Madrilen 1943an jaioa, Hizkuntzalaritza Erromanikoa ikasi zuen Complutensean.
40 urtez Madrilgo Cervantes Institutuan Hizkuntza eta Literatura irakaslea izan da.
Lizentziaturako tesia honakoa izan zen: Contribución al estudio del vocabulario y fraseologÃa madrileños.
Horrez gain, Diccionario de expresiones malsonantes del español argitaratu du.
Azkenik, euskera eta dogon hizkuntzak alderatzen dituen ikerketa lan bat egin du: Un enigma esclarecido : el origen del vasco, erregistratuta eta argitaratzeke dagoena. Frantsesa, italiera, ingelesa, alemaniera eta errusiera hizkuntza hitz egiten ditu.