• Igandea, Maiatza 25th, 2014

Ander Ros Cubasek, Xabier Kintanari egindako artikuluari erantzun dio, Academia.eu-n argitaratutako artikuluaren bidez:

8 euskal deitura eta 8 arrazoi oker. Xabier Kintanari erantzunez

1. Ez da kasualitatea Garzea, baina ez *gartze, Iparraldean agertzea. Batetik,
*gartze > gazte bilakabidea posiblea da, baina frantses zaharreko eta jatorri
ustez germanikoko garce izango genuke (garçon ezagunagoaren oinarri
femeninoa), betiere, abiapuntua, eta ‘gazte’ esanahia sekundarioa. Gazte forma orokorra dugu Euskal Herri osoan. Iparraldean ez dago *gartze formarik, bertze, bortz, ortzirale eta abar badauden bezala. Distribuzioa, beraz, oso bestelakoa da eta ez dator bat euskal dialektologiak ezta fonetika historikoak dioskunarekin.

*Gartze ‘gazte’, arazo asko dakarren oinarri dokumentalik gabeko hipotesi hutsa da. Kontuak kontu, Kintanak dena ematen du frogatutzat, “dirudienez” bat bakarra da artikulu osoan gauzak lehendabizi frogatu egin behar direla gogoratzen duen bakarra.

8 euskal deitura eta 8 arrazoi oker: Xabier Kintana jaunari erantzunez 2. Azken puntuan aipatuko dugun Patxi Salaberriren liburuaren izenburua gorabehera, aitaren izenik ez zaigu euskal deiturategi osoan ageri. Ez dago euskarazko patronimikorik, -v-iz formadunak alde batera utzita, jakina.

Horiek sortzez latinezkoak dira. Euskarazko patronimikorik izan bazen, arrastorik utzi gabe desagertu ziren. Gerora deituratzat hartutako oikonimoak dira, inolaz ere ez patronimikoak, Kintanak aipatzen dituen Antsorena, Ernandorena eta abarrekoak. Halaber, -tegi, -koa, -baita,
 amaieradunak etxe izenak dira sortzez beti.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Antroponimia
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

2 iruzkin

  1. Zuen obsesioak salatzen zaituzte. Zertara dator Lakarraren aipamena?

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  2. 2
    Euskeraren Jatorria 
    Igandea, 25. Maiatza 2014

    Eskerrik asko Juanjo, gure akatsaz abisatzeagatik. Zuzendu dugu.
    Agur.

    UA:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu