• Ostirala, Abuztua 01st, 2014
Eduardek Selleslaghek egin zuen txostenaren bertsio berria jarri du www.academia.edu. webgunean:
Iberian and Uralic: Ugric- and Altaic-like elements in Iberian and Basque, and their possible origin
ZeltaĀ hizkuntzaren sorrerari buruz eta euskeraren indoeuropartze goiztiarrari buruz Eduaren proposamen berriak daude testuan. Bere ikerketan Gianfranco Forni, eta J. Koch-en lan berriak kontuan hartu ditu
Atala: Eduard Selleslagh-Suykens
Ostirala, 1. Abuztua 2014
“Indoeuropartu”? Ez nekien euskara inoiz “indoeuropartu” zenik…
Bitxiak zarete gero, Josebari Lakarrari kontra egiten diozue (besteak beste) bere etimologia proposamen askotan mailegutzat dituelako euskal hitz itxuraz jatorrak; aldiz, euskara zuzenean indoeuroperarekin lotzen dutenei edo Lakarrak baino eragin handiagoa uste diotenei, edota zeinahi hipotesi ero plazaratzen dutenei kritika izpirik ere ez…
Igandea, 3. Abuztua 2014
Braulio agurgarria,
Lakarra zergatik kritikatzen dugun? Kontua da, proposamen etimologikoen egile gehienek ez dutela Lakarrak bezala jokatu: ez dute Eliseo Gil kanporatu, ez diote ukatu Eliseo Gili 100 grafito datatzea haien teoria hankaz gora jarriko luketelako, ez dute nahita gezurrak esaten (Descartesena ondotxo daki berak ez duela hori jartzen), ez dute Euskal Filologian kale itxi batean sartu…
Zergatik ez ditugun beste proposamen etimologikoak? Guk ez dugu proposamen etimologiko gehienak kritikatzen, eremu oso zaila eta labankorra delako. Beraz, proposamen guztiak ondo etorriak dira. Helburua horixe delako: dauden propsoamen guztiak ezagutu, kontrastatu… ea beti adi egon ea bi pertsonek gauza bera esaten duten eta orduan, bai, orduan bi edo hiru aldiz irakurri behar dira proposamen horiek, badaezpada, ea interesgarria den ala ez.
Asteartea, 5. Abuztua 2014
Euskararen Jatorrikoak: zuen erantzun honekin argi utzi duzue, beste behin eta are argiago, zein den Joseba Lakarraren proposamenekin duzuen herraren motibaziorik behinena: IruƱa Veleia afera. Ez da irizpide metodologiko edo antzekoetan oinarriturikoa, ez: IruƱa Veleia afera eta Lakarra antikristoa, behin eta berriz, etengabe.
Eta bide batez, aski duzue zuen gezurrekin: 1) Joseba Lakarrak ez du inor kanporatu; 2) grafitoek, egiazkoak balira ere, ez lukete bere erro teoriari dagozkionak zalantzan jarriko, inondik inora ere (hala uste duenak, bietako bat: ez ditu Lakarraren lanak irakurri, edo ez du grafitoetan dagoena ezagutzen); 3) Inori gezurti deitzeak (nik, bide batez, ez dut ustezko gezur horren frogarik), norbera horretan txapelduna denean (ik. lehen puntua), nabarmen uzten du zuen maila.