• Asteazkena, Iraila 24th, 2014

Hitz honi buruz asko hitz egin da: akerrarekin zerikusirik ote duen, sorginkeriekin, okela erretzen ospatzen ziren jaiak, sendabelarrekin lotzen dutenak… Toponimo huts bat ere dela defendatzen dute batzuek. Ikus ditzagun:

a) Zabalduen dagoen proposamena: Arrue, Azkue, Agud-Tovar, Morvan…

Osagaiak: aker + larre

Azalpena: Akerra figura erabiliko zela uste izan da eta horregatik, sorginen batzar lekuak osagai hori duela uste da

b) Toponimo hutsa
Azken urteotan proposamen honek indarra hartzen ari da eta Inkisioak goitik behera asmatutako kontu bat dela:
Toki hari hasiera batean “Alke-larre” zeritzon, hau da, ALKE + LARRE ‘prado de veza, buena hierba para forrajeo del ganado’.
Aquelarre ez litzateke euskera zaharraren termino bat, ezpada inquisidoreen transkripzio akats sinple bat. Prozesu hori oso ospetsu egin zenez, gero asko popularizatu da.

c) Kapanaga, Goitia

Osagaiak: okel+erre

Azalpena: euskaldunek askotan egin izan dituzte ospakizunak janariaren inguruan. Horietako askotan okela errez. Akelarre hitza hortik etorri daiteke, okela erretzen egiten zen bilkuretako bat.

d) Xebe Diez, Ismael…

Osagaiak: akeita + larre

Azalpena: Akeita aro modernoan kaferen sinonimotzat hartu izan da baina jatorriz Behe Nafarroako sendabelarrez egiten zen infusioa zen. Emakumeek hasieran kafea hartzea debekaturik zuten eta hitz hori erabiltzen hasi ziren kafea hartzen ari zirela modu ezkutuan esateko. Beraz, akelarre izan liteke sorgin eta aztiek  haien sendabelarrez egindako infusioak hartzeko zuten lekua eta unea.

Ezta posible “aker+lare” ze BELARDI, BLAUNTZA ta BELARTZA bezala, BELAKER izango litzateke. Ezta ere “okel+erre” buelta edo pirueta ezinezkoa baita.Behar du izan AKEITA+LARRE… Infusio “chamanikoa?” hartu ta ondoren errito “kosmogonikoak” egiteko baina ez bakarrik emakume jakintxuek (aztiek, bai emakume ta bai gizonezkoak) baizik eta herri osoa.

Felix Zubiaga arketipoa aztertuta hau dio:

Akerra figura erabiliko zela uste izan da eta horregatik, sorginen batzar lekuak osagai hori duela uste da. AKER hitza garbi aztertzeko urbileko geure iruditeriatik askatu behar dogu eta zuzen jo mitologiara.

Beraz, ez AKERlarre, ez AKERlanda, ez AKERsolo, etab. Guzti hori geure arerioekiko kartajokuan, eurei  “triunfo” emotea da, eta zertarako azken baten? Iker jokoan tranpa eginez gu barregarri izteko. Egiptoko mitora jo eta han aurkitzen dogu AKER (ikus internetean) “leoi bikotxa” da, alkarri atzea emonez  zerbaiten zain dagozanak.

RA jainkoaren temploaren zaindari ziran eta haren aurrean jarten ziran, euretariko askok leoi gorputza eta aker burua euken. Beraz AK+RA >aker da, hots, RA gizarteko gorputza, KA hartuz gero.

Eta hurbileko iruditeriatik garbi gagozenean, orduan hasi ikerketan. Horixe esan neuntsuen beste behin, AKERLANDA baino gurago nebala AKERTIPO aztertzea.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Akelarre: toponimo hutsa, aker+larre, akeita+larre...???8.0101
Atala: A, Xebe Diez  | Etiketak:
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkin bat

  1. KrutwigÂŽen irakurketa falta da (1981ko “Computer shock Vasconia, Año 2001″; 91. horr):
    ‘akher’= macho cabrĂ­o;
    baña
    ‘larre’ letorkiguke grekoan mantendu den aurreindieuropar ‘lare’ tik edo ‘charla, desvarĂ­o, galimatĂ­as’.
    Bere ondorioa: akelarrea da ‘misa dionisĂ­aca’.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu