• Larunbata, Azaroa 15th, 2014

Azaroaren 13an Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurrena izan dugu.

Wikipedian bere bizitzaren zertzelada nagusiak ditugu:

Julio Caro Baroja euskal jatorriko antropologoa, historialaria eta hizkuntzalaria izan zen. Diziplina horietan aitzindari, lan eskerga utzi zuen bere atzean. Berako kanposantuan dago lurperatuta, Baroja familiak duen panteoian,

Rafael Caro Raggio eta Carmen Barojaren semea, Pio Baroja idazlearen eta Ricardo Baroja margolariaren iloba izan zen. Etnografia eta historia arloetan, Telesforo Aranzadi, Jose Migel Barandiaran, Hermann Trimborn eta Hugo Obermaierrekin lan egin zuen.

Euskeraren jatorrian ere, hain diziplina zabalekoa izanik, bere ekarpen eta lanak egin zituen. Besteak beste, garrantzi handia eman zion iberiar numismatikari eta familia bereko hitz multzuak sakonki aztertu zituen. Dimako biltzarrean Juliok egindako Barsunes nafar txanponari buruzko lana gogoan izan genuen:

Julio Caro Baroja eta “Barscunes” txanpon nafarra

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Julio Caro Baroja  | Etiketak:
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu