• Asteartea, Urria 07th, 2014

IƱigok Astizek azken atala euskalkiei zuzentzea logikoa da, horiek izan direlako galera handiena jasan dutenak. Euskalkiak bazter-bazter utzi izana batuaren eta euskeraren kalterako izan da. Mendebaldean adibidez, , batutik gehien aldenduena izan den euskalkia izanik eta hiztun gehien, lubakia handiegia izan da. Labayru ingurukoek argi esaten zuten, transmisio bideak ezarri behar zirela (lehen hezkuntzan euskalkian egitea, alfabetatzea euskalkian oinarritutaā€¦) baina kasurik ez eta hiztun multzo handiegia galdu du euskerak.

Astizen azterketan faltan somatu da ere euskera batuaren aurreko saiakerei buruz ezer aipatu ez izana: Azkueren proposamena, etab.

Horrez gain, batua egiterakoan euskeraren jatorria kontuan ez hartzea izan da beste hutsune nabarmenetakoa da nahiz eta hemen ezer ez aipatu. Sarkisian ikerle armeniarra hona etortzen zenean ez zuen ulertzen nola demontre ari zen Euskaltzaindia euskera batua taxutzen jatorrian ezertxo ere ikertu gabe eta honela horixe esaten zuen harrituta: Euskara nora doan jakiteko, nondik datorren jakin behar da!

Hitz batzuetan hartutako erabakiak erabat okerrak izan dira, adibidez, geure hizkuntzaren hitzik garrantzitsuena: euskera. Gaur egun honela araututa daude hitz hauek, -era atzizkia osagaia dela kontuan hartuta: hizkera, bizkaiera, nafarrera, zuberera, eta munduko hizkuntzak berdin: japoniera, islandiera, errusiera, italiera, greziera, gazteleraā€¦ eta Euskaltzaindiaren aldizkaria: Euskera. Baina bi hitz, beste nonbaitetik etorri izan balira arautu zizkigun Mitxelenak: euskara eta erdara. Bittor Kapanagak eta beste askok zioten moduan, erabat desegokia eta zentzugabea zen hori baina ez zieten kasurik egin.

Edo toponimian seguruenik gehien agertzen den osagaia: Aitz eta Atx bi modutara daukagu. Toponimo guztiak (200dik gora) h gabe arautu dira: Aizkorri, Atxarte, Axpe, Azpitarte, …. baina horren osagaia den lehenengo erroa arautzean H jarri zioten euskera batuan: haitza. Nola da posible?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Artikuluak  | Etiketak: , , ,
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu