• Larunbata, Urtarrila 10th, 2015

Azterketa arkeologiko batzuetan (Atapuerka…) gure arbasoek minusbaliatuak zaindu egiten zituztela ikusi da. Askotan, sistemak “saldu” nahi izaten digu gure arbasoek ezjakinak, astapotroak eta norberekoiak zirela baina, egia esan, baliabide gutxi-gutxi izanda, erabat kontrakoa izango zen, jakintsuak, azkarrak eta elkartasun osokoak izango ziren, horrek baino ezin duelako azaldu, gizakiek iraun ahal izatea.

Baina bide luze horretan herri asko desagertu dira. Gurea ez ordea. Euskal etnia, euskal herria, Joxemiel Barandiaranek eta ondoren Sthepen Oppenhaimerrek eta Mariam Mtez de Pankorbok frogatu diguten moduan, 16.000 urte gutxienez daramatza lurralde honetan. Eta seguruenik, euskerak gorde izan dizkigun ehundaka ebidentzia ikusita, epe hori askoz luzeagoa izan daiteke.

Horrek zer adieraziko luke? Bada herri honetan elkartasun maila albokoena baino handixeagoa izan dugula eta horri esker iraun ahal izan dugula.

Ebidentzia nagusia eta gaur egun behar bezala baloratzen ez dugun kontzeptu nagusienetakoa “laguna” da. Euskeraz “pertsonak” “lagunak” dira, “zenbat lagun etorri da?” galdetzen dugu. Horren atzean zer dago? Bada mundura gure albokoari laguntzeko etorri ez bagara, zertara etorri gara? Denok elkarri laguntzeko gaudela. Gehiago edo gutxiago bada ere. Denok “lagun” izan behar garela, “pertsona” edo “indibiduo” baino lehenago. “lagun” izatea norbera izatea ere bada baina besteei irekita, komunitateari zabalduta, gizatalde kohesionatu gisa.

Elkartasun hori lehen oso ondo ikusten zen, baserritarren artean elkarri laguntzen ziotenean arazoak zeudenean. Eta gaur egun?

Gaur egun ere elkartasunak bizirik dirau. Mirentxinekoak omendu behar ditugu gaur, fin-fin, astebururo, milaka kilometro egiteko prest dauden gidari horiek, urrutiko espetxetan dituzten presoen senide eta lagun hurkoei laguntzen dietenak furgonetan eramaten. Elkartasun furgonetak, elkartasun garraioa, elkartasun herria.

Gaur egun ere Euskal Herriak bizirik dagoela erakusten digu, gure arteko gorabeherak alde batera utzi eta denok bat egiten dugula erakusten dugunean. Herri moduan irauteko ezinbestekoa den gutxieneko elkartasun horri eusten jarraitzen dugula… Gaur presoak hona ekar ditzaten euskal herri osoa kalera aterako da… gutxi batzuk izan ezik… haien lehentasun ekonomiko eta elektoralen preso daudenak izan ezik.

Mirentxin: elkartasun garraioa

Mirentxin gidari izateko deia

Mirentxin: Infozazpi

Mirentxin furgoneta batean joango diren gidari eta senideak, ohi bezala, milaka kilometro egitera

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Mirentxin: presoen senide eta lagunei laguntzeko elkartasun garraioa8.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu