• Larunbata, Uztaila 30th, 2011
Osagaiak: esku+on+tza
Esanahia: eskua elkarri emanez bikotekideen arteko lotura
Bilakaera:
- esku+on+tza
- eskontza
Azalpena: Gizonak eta emaztekiak elkarri eskua eman zioten; eta bateratze xarmangarri honen zoramenean, erran zuten, On, ongi da! On da; gozoagorik ez da deus. Eta geroztik, ezkontzari tribuetan, deitzen zaio Ezkuontza, erran nahi baita egintza zeinaren bidez bi maitale hartzen baitira senar-emaztetzat, eskuak elkarri emanez.
Oharra: gogoratu beharra dago ezkondu baino lehen mutilak “eskua” eskatzen dioa neskari. Beraz, baliteke Agostik erabat asmatzea etimologia honetan.
Egilea: Agosti Xaho
Atala: Agosti Xaho, Ezkontza