• Astelehena, Abuztua 01st, 2011

Azalpena: aitzur, aizkora, aizto, aiztur, azpil, azkon, aitzur, eta, garrantzitsuena, ehunka toponimo, hala nola Aizkorri, Atxarte, Udalaitzā€¦ Zenbat mendi izen, zenbat toponimo ditugu aitz edo atx erroekin eginak? 200etik gora? Izen guzti horiek ere erromatarrek jarritakoak, edo latina hona heldu eta gero jarritakoak al dira? Ordura arte ez ginen gai gure mendiei izenak jartzeko? Ala atx edo aitz duten mendien izen guztiak aldatu egin zuten izenez erromatar garaian?

Hau da, paleolito eta brontze garaiko lan tresna nagusien izenetan, zein erromatarrek ia zapaldu ez zituzten eremuetan (Bizkaia eta Gipuzkoako barruko eremu asko), pilo bat aitz (ekialdean) zein atx (mendebaldean) erroekin egindako izendapenak ditugula.

Eta aizkora, aiztoa, aitzurraā€¦ paleolitotik datozela dioen teoria hori bertan behera botatzeko, hauxe besterik ez digu esaten Xabier Kintanak: ā€œberba horiek seguruenik latinetik helduriko mailegu zaharrak direla irakatsi zigutelaā€. 10 hitz erabilita, Xabierrek nahi du teoria bat bertan behera utzi?Ā  Izan ere, teoria bat pikutara bidaltzeko argudio sendoak eta ondo eraikinak behar dira eta hemen, Xabier, ez diguzu horrelakorik inondik inora eskaintzen. Gainera, guzti hori horrelako tonu paternalista erabiliz egiten duzu, hori sinisten dugunok hezkuntza zaharkituaren ondorioa baitginen.

Saia gaitezen asmatzen Xabierren 10 hitzeko esaldiaren atzetik egon daitekeen edukia. Bere lana izan behar zen hori, gauzak ondo frogatzea, baina saia gaitezen.

Lehendabizi, ikus dezagun, atx edo aitz erroez osatutako euskarazko hitz guzti hauek latinez zelan esaten ziren: aitzur: ligo, bidentis; aizkora: ax, securis; aizto: ferro, culter, novacula; azpil: bin, fossa, lacus; azkona: auge. Hemen jaso ez ditudan sinonimo gehiago egon daitezke, nahiz eta interneteko 3 hiztegi erabili dudan. Horregatik, eskertuko nieke Xabierri eta irakurleei osatzea, egon daitezkeelako. Nik antzekotasun bakarra topatu dut: ax, baina aizkorarekin baino, gaztelerazko hacharekin du antza gehiago.

Hemen kontu garrantzitsua ikusten da, latinez ez dago jarraikortasunik mozteko diren tresnen artean, hau da, ematen du hitz bakoitzak ez duela zerikusirik besteekin, bakoitzak jatorri desberdina duela. Euskaraz ordea, etimologiaren arabera, haitzez egindakoak dira denak eta, hitz guztiak, leku beretik sortutakoak direla dirudi.

Egileak: Joxemiel Barandiaran eta Arturo Kanpion izan ziren mozteko tresna guzti horien erroa aitz eta atx erroak izan daitezkeela esan zutenak. Testu hau Xabi Larraberena da.

Irudia: “Euskal Herriko Kirolak” webgunea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 7.0/10 (1 vote cast)
Aitz-atx errotik7.7103
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkin bat

  1. Nolatan HACHA gazteleran?
    AntziƱan sortu eta iraunean datkigulako. LATIƑA iƱoiz ez da hitzegin EspaƱan. Erroman ere ez omen zan hitzegiten. IDAZKARI batzuk bakarrik idatzi izan dute.
    Saiatu ulertzen: Nolatan alda liteke hainbeste, hitzegin eta idatzi egiten den hizkuntza bat? Latinatik gaztelera irten, alegia. Ezinezkoa da. Eta begira:
    Portugesez Aizkora: mACHAdo. Gazteleraz antzekoa, MACHETE.
    Inglesez: Aizkora : AX, AXE . Opatxurra (AZuela gazteleraz): ADZ, ADZE.
    Italianoz: Aizkora: ASCIA.
    Alemanez: AXT.
    ACHER, ACHERITO, JACETAn daude, JACAtik gertu
    “IFACH” AITZA, Gibraltarrekoa ere ba omen zan. Begira nun ipACHA.
    ASPE herri eta mendiak topa eta begira non dauden.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu