• Larunbata, Abuztua 27th, 2011

Felix 1932an Errigoitin jaioa da eta Filosofia eta Erromanikar Letretan Lizenziatua da Deustuko Unibersitatean, Unamuno y las lenguas peninsulares (1973) tesiarekin. Unibertsitate bereko Doktorautza Ikasketak egina da (1996-1998) Vascuence y mitoanĂĄlisis.

Euskarari eman dizkio bere maisutzako urterik gehienak Lauaxeta Ikastolan eta ipuin, antzerki, elaberri eta poesia lanak egin eta batzuk argitaratu ere egin ditu: Errosarioren kuzkuak,  Agora, (Donostia Saria), Kalean andre, (Bizkaiko Aldundiko Saria) eta elaberrigintzarako beka batzuk ere lortu ditu. Olerkigintzan, Zure argi kliskak (Arrese Beitia Saria, 1986) eta Oi Emmanuel! (Lizardi Saria 1991).

Azken urteotan euskararen ikerketan ekiten dio Eleiker Bildumaren inguru Vascuence y mitoanĂĄlisis jarraipenean, metodologiaz etxeko etnografia, toponimia eta euskara bera Antzinako Sortalde Hurbileko mitografiarekin
gonbaratzen dituela. Honezkero, liburu hauek argitaratu ditu proiektu honen barruan:

Vascuence y mitoanĂĄlisis 2000 / Euskararen ereduak / Jainkoa eta gizakia euskararen oroitzan 2001 / Euskal mito-erritoak eta euskara 2001 / Apellidos y nobleza 2002 / La onomĂĄstica, oĂ­do de la prehistoria 2002 / AnalogĂ­a, arte del lenguaje, segĂșn el vascuence 2002 / Antiguo Testamento del vascuence / Euskararen jakinduria 2003 / Origen y desarrollo del lenguaje segĂșn el vascuence 2004 / Euskara mito bizia  2004 /Zuzentza eta eskubidea euskararen oroitzan 2004 / Euskara bere bitan (psikoaztertuz) 2005 / Vascuence, inconsciente colectivo 2005 / Antigua religiĂłn de los vascos 2006 / Gizakia Hirutasun irudia 2006 / Euskara hermeneutika 2007 / Origen del vascuence 2008 / Ama Jainkoa 2009 / Amarekin topo 2011.

a) Euskararen Jatorriaren Biltzarretan emandako ponentziak:

- Lehenengo Biltzarra – Arantzazu – 2005: Euskararen ereduak

- Laugarren Biltzarra – Iruña Oka – 2009: Arketipoak eta euskararen jatorria

b) Entziklopedietan: WikipediaAuñamendi

c) Liburuak on line erosteko: Hemen Edo hemen

d) Felixen Eleiker bloga:  iruzkin batzuk


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

2 iruzkin

  1. 1
    Felix Zubiaga Legarreta 
    Asteartea, 8. Iraila 2020

    Euskera eta Arkeologia izango litzake beste titulo eder bat. Euskerak Euskal Herria eguratzean, Sumer eta Egitoko kulturak lurpean beste iraun duelako. Hori harrigarria da guretzat, aurrea eta ostea ikusten ditugulako. Baina hori larria da ostea zikin duten kulturentzat. Hilik gengozela uste zuten eta hara, bizirik gagoz eta urrun ikusten dugu.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  2. 2
    Felix Zubiaga Legarreta 
    Asteartea, 8. Iraila 2020

    Eleiker bloga izen eta guzti asmatu gendun etxetiar lanerako, Estaduko Aholaritzak Celtiberia-net ixilazo zuenean. Han “Euskera” izengoitiaz Toponimia aztertzen nuan. Oraindino ez nenkian zergaitik, baina sumindu egiten zen Aholkaria eta zarama betetzen zuan gure alorra. Orain obeto dakit zegaitik zan. Grekar-erromatar klasizismoaren kume diren politika alderdiek ez dagoz nasai betiko guzurrak esanarren. Gure susmotan dira.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu