Jon Urruxulegik, Euskararen Jatorriaren partaidea, munduko hizkuntzei buruz liburutegi bat osatzen urte asko daramatza eta sarean jarri du jasotako 2.000tik gorako liburu, mapa eta abarren fondoari buruzko informazioa. Jonek bidalitako zehaztapenak:
âFunts filologikoen artxibo hau hizkuntzen mundura mugatzen den liburutegi monotematikoa da, hizkuntzei buruzko funtsen gordailua. Bere hasierako helburua, iraungitzear legokeen munduko edozein hizkuntzaren material lenguistikoa biltzea zen.
Gero ideia hau areagotu egin zen hurrengo galderaren aurrean: Eta zergatik ez bildu latin eta greko klasikoaren material linguistikoa ere, nahiz eta hizkuntza âiraungiakâ izan? Ondoren bigarren galdera bat sortu zen: Eta zergatik uko egin geure hizkuntza euskarari buruzko materiala biltzeari, nahiz eta oraindik ez egon iraungitzear?
Ideia hau ere onarturik, hizkuntzen unibertso osoari kriterio berbera aplikatzea izan zen azken erabakiaâ. Universum Philologicum Biblioteka da: www.gramateka22.com.