Maiatzaren 9an, Zestoan, Euskeraren_Jatorriaren_10_Biltzarrean Felix Zubiagak hizkuntzatik abiatuta askoz urrunago joango da: zibilizazio patriarkalak mundu ikuskera matriarkalean nola eragin duen, hizkuntzan barne. Bizirauteko ordea, paradigma berri-zaharra behar dugula eta amarengana itzuli behar dugula aldarrikatzen du:
3.1. Mezularia erail eta kitu. Geurea izango da erreinua –gudu gizonen erabakia. Mezularia euskara da eta euskara, ama hizkuntza. Indoeuropeistek, amarruz? ezjakinez? egin asmakeria.
3.2. Beraz, aita-agintekoak ez dute ezagutuko ama-agintea, ez onartuko: ez galoek Altabizkarko garaipena norena izan zen, ez IruƱa-Veleiako altxorra, ez euskararen amatasuna. Guretzat jainko teistak haienak daitekez (Nietchek amestu bezala), baina Ama Jainkoa eta bere eskola geugan bizi da.
3.3. Erdal Hiztegiak, ez frantxesak eta ez gaztelaniak, ez dute ezagutuko euskara amaren berezko dominiua, latinaren seme direnekoa erratuz aitortzen dute. Arrokeria arrokatik dator, ala eretzi hutsa da.
3.4. Unibertsitateek ez dute ezagutuko gure ahalegin eta aurkikuntzik. Gu nominatik at gagozalako/gaudelako, hots, doan ikertzen dugulako, agian.
Edo Nyland-ek esana : The uniformitarian principle/Berdintasun hastapenean oinarritu, uste dut linguistikak etorkizunean zientzia izaten jarraitu behar lukeela, baina akademiazko dorre izateari utzi eta diziplina arteko zientzia, geografia, arkeologia edo silbikultura bezala, eztabaidatua izatekotan.Gainera hau dino: Etorkizunean diziplina, oinarri bezala, ikasle guztiei hizkuntza aurreratu guztien ama den (oinarri den) euskara argiro ezagutzea eskatu behar litzaieke.
Felix Zubiaga Filosofia eta Erromanikar Letretan Lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, Unamuno y las lenguas peninsulares (1973) tesiarekin. Doktorautzan (1996-1998) Vascuence y mitoanƔlisis lana aurkeztu zuen. 20 liburu baino gehiago idatzi ditu, euskeraren jatorriari buruz eta beste zenbait gairi buruz.