Unicefek laguntza eskatu du lurrikadararen ondorioak arintzeko: BBVA Unicef ES65 0182 2370 41 0010033337
Mikel Urkola Eleizegik Nepali buruz idatzitakoa:
AMAÂ NEPALIERAZ.
Jakingarria, baita, Nepalieraz -ama- hitzak duen esanahia. Nepaliera hizkuntz indoeuroparra da, Sanskritoeraren adarra, indoiraniar taldekoa hain zuzen, non -AMAk- euskerazko -amak- duen esanahia berbera du. Ondobidean, Bhabendra Bhandari jaunak, nepaliarra berez eta Euskerako ikaslea Donostian, emandako informazioa plazaratuko dut.
Nepalerriko kulturan eta erligioan, dirudienez, badira gizonezko jainkoak, bainan, halakoei ez zaie, ezta  otoitzetan ere, “aita” deitura itsasten. Alderantziz gertatzen da emeak diren jainkoetan. Hauei, otoitzetan, <ma> edo <mata> esaera erasten zaie, horrela ama-jainkoa deitu nahi zaiela adieraziz. Delako <ma/mata> deitura horrek ama-jainkoa esan nahi du eta otoitzetan bakarrik erabiltzen da. Gainera, Bhabendra jaunak azpimarratu zidanez, <ma/mata> bukaera hau ez omen da atzizkia, sustantiboa baizik, beste sustantiboari bukaeran erasten zaiona alegia.
Adibide bat ipiniaz, esan zidana hitzez hitz itzuliko dut, Manokamana-ma(ta): Diosa que cumple los deseos del devoto, esan nahi omen du.
Ez omen dute abere emeren aragirik jaten, izan ere emeek birsorkuntzarako balio baitdute. Abere arren aragia, ordea, jan egiten dute, zezenarena ez beste guztiak.
<Gau> behia esan nahi du. Baino Gau (Behia) sagaratua baitda, otoitzetan, jainkoa bailitzan,
< ma/mata> bukaera erasten zaio. Ondorioz, otoitzetako esaera osoa , Gau-ma edo Gau-mata izaten da.Â
Beste adibidea ipiniaz, Kali-ma: jainko eme babesleari egiten zaion deia omen da. Berez, Kali jainko emea da; baino, otoitzetan, <ma/mata> erantsiz, <Kalima> edo <Kalimata> deitzen zaio.
Larunbata, 20. Ekaina 2015
Eskertu eta zoriondu nahi ditut Mikel Urkola Jaunari. Idatzitakoa hau laburra baina oso interesgarria da. Amaren erabilera interesgarri azterketa izan daiteke.