Euskeraren Jatorria Elkarteak, Iruña-Veleiaren gaia nazioartean ezagutzeko ekimen berria jarri du abian: nazioarteko berripapera. Lehenengo ale hau mundu mailako 3.000 arkeologoei eta ondareaz arduratzen direnei bidaliko zaie baina espero dugu, hartzaile kopuru hangiagora heltzea, urtean hiru ale izango dituen berripaper honen bidez.
Aurkezpena
Euskeraren Jatorria Elkarteak hiruhileroko berripaper hau sortu du Iruña-Veleia aztarnategian topatutako grafitoei buruzko informazioa munduan zabaltze-ko. Elkarte hau, Europako hizkuntzarik zaharrena ei den euskeraren jatorriari buruzko pro-posamenak zabaltzeko sortu zen.
Aztarnategi honek garrantzi handia dauka Euskal Herriko Burdin Aroa eta erromatar garaia ulertzeko. Horrez gain, datu interesgarriak eman ditu kristau-tasunaren hastapena, antzineus-kera, latin arrunta eta abar uler-tzeko. Adibidez, Aita Gurearen hasiera izan daitekeena edo kalbarioaren irudiak.
Zer da Iruña-Veleia?
Euskal Herrian, Araban kokatuta dagoen indusketa eremua da. Bertan karistiarren hiriburua eta ondoren erromatar garaiko Iruña-Veleia milaka biztanleko hiria egon zen.
Lurmenek egindako indusketan aparteko grafitoak agertu ziren arlo askotan informazio garrantzitsua zuena: kristautasun ikonografia goiztiarra, euskera…
EHUko Unibertsitateko Letren Fakultateko irakasle batzuek ontzat eman zituen baina gero, bat-batean faltsuak zirela esan zuten. Lurmenek nazioarteko batzorde bat, datazio berriak eta kontrasteko indusketak eskatu zituen baina uko egin zioten.
Ondoren Lurmen eta bere zuzendaria Eliseo Gil kaleratu zituzten. Aldundiak Eliseoren aurka kereilatu zen grafitoak faltsuak zirelakoan leporatuta.
Sei urte pasatu dira eta bidegabekeriak jarraitzen du, epaiketa egin gabe dagoelako.
Epaitegiak IPCEri keramikazko grafito batzuen analitika eskatu zion. Honek gainazaletan metal arrastoak zeudela esan zuen faltsutzat hartuz, grafitoak manipulatzen direla kontuan hartu gabe. Ez zituen kostrak aztertu, noiz idatzi diren jakiteko ezinbestekoa dena. Gaiak Epaitegian jarraitzen du.
Argazkiak
Grafitoen argazkiak, zein haiei dagokien informazio arkeologiko guztia ondorengo loturetan aurkitu daitezke.