• Igandea, Urria 16th, 2011

Osagaiak: etxe+berri + haran+tz (ibarra ala frutua) (zalantzazkoa)

Esanahia: etxeberri + landare mota baten ugaritasuna ala harana

a) Bilakaera:

- Etxe+berri

- Etxa+berri

- Etxaerri

- Etxarri

b) Bilakaera:

- Arana (fruta) + tz, edo

- Arana (ibarra) + zalantza

Azalpena: Bilakera honetatik, Mitxelenak eta Orpustanek diotenaren arabera, Nafarroan dauden Etxarri eta Etxerri guztiak sortu ahal izan ziren. Bokalen arteko ā€“b galtzea oso zaharra da eta toponimo askotan dugu, baita Etxarren (Etxabarren) edo Sorakoitz (Sorabakoitz).

Aranatz ordea zaila da azaltzea. Lehenengo osagaiak arana edo araina -a organikoa eraman lezake. Osagai bera dugu Arantza toponimoan (lehen Aranaz deitua). Okarainzurieta toponimo biek okarain okaran hitzaren aldagai bat izan daitekeela pentsarazten digu eta, horrela, arain (eta araina) haran frutaren aldagai bat izan zitekeen.

Bestetik arain (allende erdaraz) ere ez dugu baztertu behar.

Bigarren osagaia ugaritasun atzizkia izan zitekeen ā€“tz(e) edo ā€“tz(a). Horrela izatekotan lehenengo osagaia landare baten izena litzateke. Dena dela, arain elementua haran hitzaren aldaera dela ere ez dugu baztertu behar. Rafael Casatorrek Arbizu ondoko AraƱa eta AraƱain edo AraƱaz toponimoak aipatzen ditu. Dokumentu ez oso zaharretan (1604) Etxarriri lotutako agirietan ere agertzen da: Valle de AraƱaz.

Egilea: Mikel Belasko

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Etxarri-Aranatz6.7103
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkin bat

  1. 1
    Jose Luis Erdozia 
    Ostirala, 10. Urria 2014

    Lehenago ere bidali nizuen Etxarri Aranatz toponimo nagusiari buruzko nire iruzkina eta, oriangoan ere, huraxe osaturik bidaltzen dizuet:

    ETXARRI ARANATZ TOPONIMO NAGUSIAREN INGURUKO AZALPENAK.

    Arturo Kanpionek esan zuen Etxarri izenaren osagaiak etxe eta (h)arri direla, eta antzina gaztelua adierazteko erabiltzen zela pentsatzen zuen. Ez da ahaztu behar badirela toponimo nagusi moduan Etxarri gehiago Euskal Herrian barna, hala nola Larraungoa eta Etxaurikoa Nafarroan, eta Zuberoako iparraldean beste bat. Amaiurko oroitarrian ere, Nafarroako erregeen alde eta gaztelakoen aurka, bertako gotorlekuan borrokan hil zirenen omenez, horrela idatzia dator, izen arrunt moduan lexikalizaturik: ā€œNapar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonai betiko argia. 1522ā€. Gaztelaniako ā€œbastidaā€, ā€œfortalezaā€ edo ā€œbaluarteā€ adieraziko luke, beraz, Etxarri izenak. (H)Arretxe ez bezala (hau etxea egiteko erabilitako ekaiaz ari zaigu), Etxarri eraikuntzaren izaeraz ariko litzaiguke (etxe-harri, gotorleku, harria bezain gogor edo indarsua), zerez egina dagoen adierazi beharrean, zertarako den azalduz, bigarren osagaia izenondo moduan harturik.
    Julio Altadill historialariak ere horrela dio Castillos medioevales de Nabarra lanean:
    ā€œEntre las denominaciones con que se distinguĆ­a Ć” las diferentes fortalezas, encontramos la de Bastilla o Bastida, palabra derivada del francĆ©s de aquella Ć©poca, Bastide, y que segĆŗn el P. Moret, significaba una casa fuerte Ć³ torreon de campaƱa. De esta clase era la que existĆ­a en el propio paraje donde hoy se asienta el actual Etxarri-Aranaz.
    Y ya que ahora la citamos y en corroboracion de lo que Ć”ntes tenemos escrito en otra ocasiĆ³n, acerca del modo con que se formaron varias otras poblaciones, como Biana, Huarte-Arakil, &, en torno de las fortalezas, vamos Ć” recordar cĆ³mo naciĆ³ la villa que nos ocupa, manifestaciĆ³n curiosa y oportuna, que dĆ” idea de las costumbres de aquella Ć©poca.
    Etxarri-Aranaz tomĆ³ su nombre compuesto, de Etxarri Ć³ Etxerri, sitio donde se fundĆ³, y Aranaz, lugar antĆ­guo cuyos moradores pasaron Ć” habitar en Etxarri. Don Sancho el Fuerte concediĆ³ Fuero Ć” los vecinos de Aranaz, redujo sus pechas y concediĆ³les algunos privilegios, reservĆ”ndose para sĆ­ la iglesia llamada de Santa MarĆ­a de Etxerri con su heredad y pertenencias. ConfirmĆ³ estos beneficios el Rey D. Teobaldo I y cediĆ³ tambien la iglesia y torre nombrada, a condicion de que no la pudieran vender ni enajenar.ā€ (ColecciĆ³n Zabalkundea, BeƱat idatziak, Donostia 1934, 36 orrialdea)
    Beranduago, Koldo Mitxelena filologo handiak (Apellidos Vascos, X orr., 1974) etxeberri izen konposatutik eratorri zuen: etxe + berri > etxaberri (-e > -a konposizioan) > etxaerri (bokal arteko herskariaren galera) > etxarri (erdiko bokalaren erortzea). Hauxe da egun jarraitzaile gehien dituen azalpena. Hala ere, nik ez dut uste horrela denik, ezen herria bai izan zen eraikuntza berria (XIV. mendekoa), baina dorretxea, gaztelua edo dena delakoa, aurretik zegoen bere izena eta guzti (ā€¦ Berasco de Echarri y su muger BelƧa Ƈuriaā€¦ Echarrin ; Aranazko etxarria ). Eta, gainera, zergatik Aranatz haranekoaren izenak bere osagaien bilakabidea edo degradazioa jasan zuen eta, hemezortzi kilometro ekialderago dagoenak, Arakilgo Etxeberrik (Echaverri 1268ko Hamarrenaren liburuan), aldiz, ez?
    Bestalde, ez da batere ohikoa (nik behintzat ez dut horrelakorik aurkitu) toponimian berri osagaiaren kontsonante ezpainkaria erortzea konposizioan: Aizaberri (Arizkun), Biliberri (Atondo, Otsobi), Butzuberri (Gatzaga), Erroberri (Beintza-Labaien), Etxolberriko harria (Ultzama), Gazteluberri (Altsasu), Iraperri (Almandoz), Itsasperri (Arakil), Ireber/Iriber (Beruete), Oianberri (Etxalar), Otsaberri (Eugi), Sarobeberri (Leitza), Jaberri (Irati ibaia), Xabier, Erriberri, Auritzberri, Ilunberri (Lumbier), Hiriberri (Aezkoa), Hiriberri (Arakil)ā€¦ Eta Hamarrenaren liburua (1268) arakatuz ere ez da horrelakorik ageri: Longuida (4-Lumbierr, 41-Xavierr, 45-Yriverri, 53-Liverri,58-Olaverri), Elorz (150-Yriverri), Valdorba (185-Leotz Yriverri), Artozqui (273-Yriverri, Chipua e Sarrassu), Arci (283-Yriverri), La BerroƧa (541-Mendirivarri), Aylin (559-Echavarri), Yerri (604-Yriverri), Arguinariz (637-Yriverri), Araquil (670-Echaverri, 683-Yriverri, 705-Yssasperry), Athetz (923-Yriverri), Ymotz (929-Yriverri), Larraun (957-Lecumberri), 1154-Yriverri Loyqu.
    Eta hipotesiak hipotesi, etxe + (h)arri izanagatik ere bere osagaiak, posible litzateke asimilazio atzerakariaren medioz zenbait dokumentutan bokal irekia asimilaturik agertzea: etxe(h)arri > etxarri > etxerri > txerri (aferesia). Horrela, Cherri (Comptoseko Ganbarako Artxiboko 11 kutxako 57 zenbakia daraman dokumentua), Echerri (NAOko 1360ko dokumentua, 14 kutxakoa, 76 zenbakia duena), eta baita ondorengo autoreak ere (Maria Teresa Ruiz San Pedro, Fuentes documentales medievales del paĆ­s vasco, Archivo General de Navarra, II) 712, 713, 714 eta 716 dokumentuetan. Eschierry (i(s)txi + (h)erri ???) ere bai.

    Herriaren izenaren bigarren osagaiari, Aranatz, erreparatuz, aldiz, eta hipotesi moduan, ondorengoak izan daitezkeela bere osagaiak iruditzen zait: (h)ara(i)n (Mitxelena : ā€œ69.-(h)aran (ā€¦) , alternando a veces con -arain: Astiasaran, Astiasarain ).ā€+ (h)aitz > ara(i)naitz > arainatz (metatesia edo bokal itxiaren galera) (Zenbait dokumentutan kontsonante sudurkaria palatalizaturik ageri da bokal itxiaren eraginez: … Arainatz > AraƱatz > AraƱaz. Mendeetan zehar bizirik izan zen elkarteari horrela esaten zioten: AraƱaz Elkartea) > aranatz (bokal itxiaren erortzea). Esanahiari dagokiola, Aranatzen dagoen haitz esanguratsuari, Beriaingoari, eginen lioke erreferentzia. Aranatz haranetik, hain zuzen ere, ikusten da Beriain mendia erarik ikusgarrienean, bere erpina erabat markaturik zeruan. Haitzaren harana adieraziko luke, orduan. Arbizu eta Unanu herrien artean, gainera, Beriain mendiaren azpian beraz, Ondatz ertaroko herri galdua gogoratzen digun toponimoa dago. Honen osagaiak, Rafael Karasatorrek (Barranca Burunda, 1993) aipatzen duenaren ildotik, ondo + (h)aitz izan daitezke, nahiz eta berak egokiago ematen duen adjektiboa edo posposizioa izenaren atzetik ezartzea, baina badira horrelako beste kasuak Euskal Herrian barna: Gorriaran, Goierri, Goienetxe, Za(ba)lbide (Mitxelenak zaldi dela bere lehen osagaia dio, bigarren silaba osoa galdurik. Hala ere, soilik Zalbide eta Zalbidea aipatzen ditu kontsonante herskari hortzetako ahoskabea eta bokal itxia galdurik, ezen gainerako guztiak aipatu kontsonante gorderik agertzen baitira. Gainera, azken bi hauek hizpide dituela, ondorengoa dio: ā€œNo es fĆ”cil distinguir formalmente sus compuestos de los de zaldu, pero Ć©ste parece ser el componente en la mayorĆ­a de los casos, ā€¦ā€), Zabalburu (Salburu, ez da zalantzarik eremu zabala edo laua, gutxienez, dela Gasteizko hauxe, bertan lehen aireportua izan baitzen), Barrenetxea, Gibelola (Mitxelena, 1989, 95. orr., 278)ā€¦ Amaitzeko, aipatu Ondatz toponimoaren eremutik nahiko gertu dugula, Lizarragako (goikoa, LiƧarraga de Suso, 1369ko Etxarriko Santa Maria elizako hamarrenaren dokumentuan.) eta Etxarriko dermioen artean, Beriaingo mendiaren aurre-aurrean, Axkondo toponimoa eta baserriaren izena, eta (h)aitz + ondo izan daitezkeela bere osagaiak.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu