• Asteartea, Urria 18th, 2011

Osagaiak: eg+iz+ki

Esanahia: goiko argitasun zatia* (Jesusen proposamenaren interpretazioa)

Bilakaera:

- eg + iz + ki

- egizki

- eguzki

Azalpena: Euzkara, izadi eta gizaki arteko harremanetatik sortutako hizkuntza degularik, euzkararen sustarrek izadiaren adierazpenarekin uztartuta behar dute. Hitzak batzutan, nahiz hizki berdinekoak izan, sustar ezberdinekoak, adierazpen ezberdinekoak izan daitezke. Izadiak gezurrik ez duelarik, berau izango degu euzkarako sustarraren egiztaille.

Eguerdiko eguzkiari aurrez aurre begiratzea arriskutsua zaigu. Bere “iz” edo iztara indartsu batez, begiek molkoz bustiz gainera, itxutu egin gaitezke. Egizkiak sortzen duen “iz” indartsu hau sustar bat da. Hortaz, “iz” sortzen duela, bere izena “egizki” behar luke, “egizki” da. Egizkiak daraman “eg” bigarren sustarra, aurreraxo azalduko degu.

Egilea: Jesus Segurola

Oharra: Jesusen testuaren zenbait hitz batura egokitu ditugu: bear -> behar…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
eguzki: eg+iz+ki10.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkin bat

  1. 1
    Iosu Urrexola 
    Asteazkena, 26. Iraila 2018

    Nire ustez “eguzkia”k beste jatorri zuzen eta wegokiagoa duela.
    “egu” eguna dala ados, baina “izkia” + “izpia” dala esango nuke.
    Beraz, “eguneko izpia”tik moldatzen da eguzkia.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu