• Asteartea, Iraila 29th, 2015

BOR-BOR:  Onomatopeia ei da eta likidoan egiten duen irudia borobila da.

Hausnarketa honen bitartez saiatuko naiz azaltzen euskerak behin eta berriz adierazten digula espazioaren eta denboraren borobiltasunaren ideia eta honi lotuta gure kosmos-ikuskera, bizitzaren ikuskera ziklikoa eta osotasunaren ideia, hau dela eta euskaldunontzat denbora ez litzateke linealki gertatzen den zerbait eta espazioaren zeharkatzea ere ez. Guzti honek  esan nahiko luke borobiltasuna, zikloa, osotasuna, absolutua eta perfekzioa familia batekoak liratekeela. Erderek ere lagunduko digute lan honetan.

Esandakoaz jabetzeko  BOROBIL eta DENBORA hitzak begiratuko ditugu lehenengo eta behin, euren barnean isladatzen baidute borobiltasuna/zikloa. Beitu hitz biek BORO eta BORA dutela barnean eta euskeraren fonetikaren arabera ekibalenteak direla baso/basa bezala, beitu baita ere BOROBIL BORO eta BIL direla, BIL dakigun bezala BILDU da eta honek bere garrantzia du gero OUROBOROSari buruz esango dugunari begira.

Koadroan agertzen den sortarekin jarraituko dugu, horretarako begiratuko dugu fonetikaren arabera ekibalenteak izaten diren kontsonanteak, adibidez  p/b pake/bake bezala eta baita ere kontsonanteak hitzen eraikitzaile gisa, hau da, kontsonanteek lagunduko digute sorta eta familiak egiten:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

3 iruzkin

  1. [...] Agurtza_Lazkano_Lizundia El concepto espacio-temporal BOR-BOR, presente en numerosas lenguas  ( eus 1 2 [...]

  2. [...] Lazkano Lizundia Agurtzaren ponentzia euskeraz 1 2 3 El concepto espacio-temporal BOR-BOR, presente en numerosas [...]

  3. [...] Lazkano Lizundia eus 1 2 3 El concepto espacio-temporal BOR-BOR, presente en numerosas [...]

Iruzkina gehitu