Genetikaren eztabaidak darrai. Juan Martin Elexpuruk bere blogean jarri duenez, Sardiniako Paolo Francalacci irakasleak sardiniarren eta euskaldunen arteko harreman genetikoa mahai gainean jarri du. Honek lotura eduki lezake Ribero-Menesesek defendatu izan duenarekin: Iberiatik eta iberieraz mintzo zen Akitaniatik populatu zela Italiako penintsulako iparraldea. Bestetik, nekazaritza orain dela 8.000 mila urte ekialdetik penintsulara etorri bazen, mendebaletik ekialderako norabidean zihoan beste mugimendu honekin nahastuko zen?
Marian Martinez de Pancorbok euskal genetika ikerleak Berrian esan zuenez, Atapuerkako ikerketan esandako ekialdetik Euskal Herrira etorritako migrazio horrek %15eko genomen inguru baino ez zuen ekarri , hau da, ez zela oso garrantzitsua izan genetikoki, gainerako %85a paleolitotik zetozenek aportatu zutelako, Joxemiel Barandiranek defendatu zuen moduan. Sardinian antzeko zerbait gertatu zela dio Paolok.
Bestetik Bittor Kapanaga aipatu beharra dago. Bere iritziz euskerak hiru substratu dauzka eta bat Asiatik etorritakoa litzateke, nezakaritzarekin, genetikoki ez baina linguistikoki ekarpen handia egingo zuena.
Bestetik, Paolok egindako ikerketa Eduardo Blascok esandakoarekin lotuta legoke: paleosardoeraren eta euskeraren arteko harremanaz ikerketa bat egin duelako.
Sardiniarrak eta euskaldunak, antzinako jatorri bera
…
Sardiniarren ezaugarria da Y kromosoma familia berezi baten jabe izatea, I2a1 deitua eta M26 izeneko mutazio zahar batez identifikatua, familia horretako ondorengo guztiek izaten dutena. Sardiniako gizonen % 40 eta Barbagiako (âbarbaroenâ lurraldea, antzinako erromatarrek esaten zioten bezala) ia erdiak dira kromosoma familia horretakoak. M26 mutazioa oso arraroa da islatik at, baita ondoko Korsikan eta Italiako penintsulan ere, eta ez da existitzen Ekialde Hurbilean, nekazaritza sortu zen lurraldean. Aitzitik, frekuentzia apaletan, I2a1 kromosomak agertzen dira eskualde Atlantikoan, bereziki Euskal Herrian, non %5era iristen diren.
Mutazio komun honek zera iradokitzen du: sardiniarren arbasoak eskualde franko-kantabrikotik helduak direla, ziurrenik izotzak urtu ondorengo birpopulaketaren garaian, banaketa berdina duten mitokondria (emakumeena) lerro batzuekin batera. M26aren ekarleak islara iritsi eta kolonizatu zutenean lurralde osora hedatu ziren, eta kromosoma lerro hau nagusi bihurtu zen âfundatzaile efektuaâ deiturikoari esker. Etorkinak ez ziren leinu oso jendetsuak izango, kontuan izanda Sardinia elikagaiz urri ibiliko zela, ez baitzeukan ehizarako ugaztun handirik.
Sardiniako biztanleria asko hazi zen nekazaritza eta abeltzaintza nagusitu zirenean, baina I2a1 kromosoma lerroak iraun izanak iradokitzen du ekialdetik etorritako jendeak ez zuela ordezkatu bertan bizi zena (lehen esan dugu kromosoma hori guztiz ezezaguna dela Ekialde Hurbilean), eta iberiar jatorriko aztarna genetikoak zituen populazio zaharrago baten akulturazioa gertatu zela.
…
Igandea, 1. Azaroa 2015
No se sostiene: en los Ășltimos dos años se han publicado una serie de estudios que demuestran de forma clarĂsima que los sardos modernos son muy pero que muy parecidos a las poblaciones del NeolĂtico europeo y sus descendientes del calcolĂtico, etc. Los vascos (y otros pueblos occidentales) tienen mĂĄs mezcla de los pueblos aborĂgenes del oeste pero en ningĂșn caso se puede considerar dominante.
Es asĂ: hay muchos datos genĂ©ticos inapelables. No tengo ni idea de dĂłnde saca sus cifras MartĂnez de Pancorbo (no hay enlace) pero si lees el estudio en cuestiĂłn (GĂŒnther & Valdiosera 2015), no hay de donde deducir lo que aquĂ se afirma.