• Igandea, Urria 30th, 2011

Lege naturalen arauek gizakiek egindako ekintzak baldintzatzen dituzte. Gizakiaren edozelako adierazpena, dela artean, kolorean eta soinuan, lege natural bat egoteak baldintzatzen du. Giza bizitzaren lau baldintzatzaileak dira:  itxura, bizitza, sentiberatasuna eta kontzientzia.

Horrela, eskulturak itxura fisikoa imitatzen du. Margolaritzak izakien bizitasun eta eremu magnetikoen adierazpena diren koloreak darabiltza, euren irudia mihisean jartzeko. Musikak etengabeko mugimenduan dauden gorputz eta energien bibrazio edo soinua darabiltza.  Musikari eta konpositoreak kontaktuan daude, eremu bibratorio horiek sentitzen dituzte eta melodia eta sinfonia bihurtzen dituzte.

Olerkiak eta hizkuntzak naturaren bibrazioa darabilte, kontzientziaren bidez adierazita, izaki, gauza edo fenomeno bakoitza bereiztuz. Eta idazmena ideia horren finkapena da,  ikur baten bidez.

Adierazpen mota hauetan gizakiak dauzkan sentsibilitate mailaren arabera, naturaren arima edo oroimenarekin eta gauzen benetakotasunarekin dituen harreman mailak izango dira. Izan ere, sentsibilitate horren bidez eta bere eremu magnetikoaren arabera, gauzen edo izakien izaera naturala ulertu ahal izango du.

Platonek, Kratilo liburuan, jainkoek egindako hitzak (lege naturalak) eta gizakiek egindako hitzak daudela esan zuen. Adierazten digunez, hitzaren balioa bibrazio naturalean datza, eta ez bere erabilgarritasun naturalean.

Lege naturalek egindako hitzak egon badaude, gauzen izenak bibrazio natural eta funtzional baten ondorioak direlako da. Euskaraz, “izena” da erabiltzen dugun hitza -izena- izendatzeko. Eta honen etimologia hauxe da: “iz” (argia) eta “ena” (posesiboa), hau da, argiarena edo energiarena, “iz” erroa gure hizkuntzaren oinarrizo erroetako bat delako. Eta “argia”z gain “ura” ere esan nahi du, energia sortzaileetako bat delako, antzinan “las aguas de la vida” erabiltzen zen, esaterako, naturaren energia sortzaile gisa, lurreko eta telurikoak diren energiak katalizatzeko edo finkatzeko likidoa delako.

Euskeraren moduko hizkuntza zaharrek berezko erroak dituzte eta, horien azpian, jatorrizko fonemak ditugu, eta horietan, bibrazio naturalak aurki ditzakegu. Zientziak, kontzientziaren bidez, lege naturalak gure mundura aplikatzen dituen antzera, hizkuntzak ere bibrazio naturalen erreprodukzio eta interpretazioaren bidez sortuz ziren.

Gauza bakoitzak, naturak emandako kualitate eta izateko eraren arabera, izango du eremu magnetikoa eta, euskal aztiak, fonemaren bidez, eremu hori itzuli eta birsortzen zuen fonemaren bidez.

Horrela, gure arbasoek Lurrean gauzak izendatzen hasi zirenean, “izenak” ipintzen hasi zirenean, gauza bakoitzari, bizigabe zein bizidunari, ente bakoitzak agertaratzen zuen energiaren arabera izan zen izandatua, “izen-ena”  berbak horixe esan nahi duelako.

Iturria: “Iainkoa” liburua, Imanol Mugika

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu