• Astelehena, Azaroa 30th, 2015

Eliseo Gil, Arabako aurkikuntza arkeologoiko garrantzitsuena egin duen arkeologoa, euskera, latin eta kristautasunerako izugarrizko garrantzia duena eta orain arte irakatsi diren hainbat kontu pikutara bidali dituena (euskalduntze berantiarra…) jarraituko da defenestratuta, mediatikoki jipoituta eta ekonomikoki pobrezian.

Arabako Aldundiko arduradun berriek, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak eta Igone Martinez de Luna kultura diputatuak orain arteko jokaerariekin jarraituko dute. Horrela adierazi du Igonek Arabako Alea aldizkariari egindako elkarrizketan. Bere ustean gaia instrukzio fasean dago eta errespetatzen dute orain arteko diputatuek egindakoa.

Beraz, ulertu behar dugunagatik, hauxe pentsatzen dute:

a) Suntsiketa egin izana “errespetatzen” dutela.

b) EHUko Lakarrak, Gorrochateguik, Nuñezek, Madariagak… esandako gezurrak “errespetatzen” dituztela: “Descartes agertzen zela”, “Nuñezek San Joan komentua aurkitu duela”, “osagai kimiko moderno egoteagatik ostrakak faltsuak direla” (loktikea!) , 3-5. mendeetako ikonografian emakume biluziak agertzen ez zirela” …

c) Gai arkeologiko bat argitzeko ez dela dataziorik egin behar, ez dela auditoriarik egin  behar, edo ez dela kata kontrolaturik egin behar eta nahikoa dela interes ekonomikoz eta akademikoz betetetako irakasle gutxi batzuen iritzia.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 10.0/10 (1 vote cast)
Arabako Aldundiak Eliseo Gil "matxakatzen" jarraituko du10.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu