• Astelehena, Urria 26th, 2015

Hemendik Durangoko Azokara euskeraren jatorriari buruz idatzi diren liburuen berri emango dugu eta menu berria sortuko dugu informazio guzti hau jasotzeko. Atzekoz aurrera hasiko gara, argitaratu diren azken liburuen berri ematen eta atzerantz joango gara piskanaka.

“Bittor Kapanagaren lan guztiak” liburuan Kapanagak hizkuntzalaritzari egindako lan nagusiak jaso dira. Bittorrek hiru iturburuen teoria sortu zuen eta beraren bidez 500 hitz garrantzitsuen etimologiak proposatu zituen. Bere ustean hitzek hiru egoera adierazten dute: izatasuna (izatea), egintza (egitea) eta getasuna (ukoa, ezetza, geldoa…). Sei hitzetan bizitza laburtu zuen hiru erro hauen bidez: IZ (izatea), IN (egitea) eta IL (hiltzea).

Euskal mundu ikuskera ere sakon landu zuen eta Euskaldunen ikuskera liburuan hainbat kontu proposatu zigun koloreez, zuhaitzez, eta abarrez.

2014an argitaratutako liburu honetan, Bittoren bost saiakera hauek irakurri daitezke:

Euskera erro eta gara bere teoria eta uste nagusiak

Testu zahar baten bitxitasunak Refranes y sentencias liburuko esaera batzuen interpretazioaz

Euskera batua eta euskalkiak

Euskaldunen ikuskera eta Initza

Euskal aditzari buruzko saiakera

Informazioa:   Jatorria Elexpuru Sustatu Deia

Liburua eskatzeko: euskerarenjatorria@mail.com-en bidez edo Durangoko Azokan Gerediagako standean.

Prezioa: 20 euro (bidalketa barne)

Eskaerak:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Liburuak: "Bittor Kapanagaren lan guztiak"1.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu