Langraizeko Auzo Etxean bildu gara gaur 12:00etan euskal kulturarako eta euskerarako egun lotsagarria gogoratzeko: Lurmen Iruña-Veleiatik kanporatu zuten eguna. Bertan zazpi urte hauetan lortutakoa aipatu da: grafitoak betiko ez lurperatzea eta gaia ahaztea, Nuñezen hondeamakinaz indusketa osoa suntsitzeko asmoa gelditzea, eztabaida zientifikoa sustatzea, jende asko Aldundiak eta Adituen Batzordeak parte hartu zuten jarreraz konturatzea, aditu asko alde jartzea, udan egindako bisitekin pertsona asko indusketa eta gertatutakoa ezagutzea, etab.
Baina oraindik falta zaiguna asko da: datazioak egin eta gaia betiko argi geratzea, ondare hau ondo hedatzea, etab. Beraz, indarra hartu eta lanarekin jarraitu behar dugu egiaskotasuna zabaldu arte. Asko dugu jokoan: Euskal Herriko historia eta filologia irakasteko Iruña-Veleia lurperatu nahi izan duten irakasleak baino jende zintzoagoa egotea.
Jose Ignacio Vegas Aranburu Arabako arkeologoak gogoratu du Iruña-Veleian nola hasi zen lanean Eliseo orain urte asko bere eskutik. Gogoratu du ere Eliseo baino lehenagoko zenbait indusketatan grafito batzuk agertu zirela eta ea horiek zergatik egiazkoak izan behar ziren eta geroagokoak ez…
Ekitaldiaren amaieran Eliseo Gilek, Idoia Filloyk eta Jose Ignacio Vegasek opari bana jaso dute, arkeologiaren eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik.