Bigarren alea argitaratu da. Munduko 3.000 munduko arkeologo eta ondare kudeatzaileei eta Euskal Herriko 8.000 pertsonari bidaliko zaie. Gaiak:
Aurkezpena
Zazpi urte dataziorik gabe
Epaitegian nola dago gaia?
Edward Harrisen iritzia
Miguel Thomsonen txostena
Euskal Herriko Unibertsitateak hitzaldi bat zentsuratu du
Lurmen kanporatu zuten 7. urteurrena
Iritziak: Patxi Zabaleta, Koenraad Van den Driessche, Gontzal Fontaneda, Inaki Aldekoa
Ertzaintzaren txostenak zientziari bizkarra ematen jarraitzen du
Iruña-Veleiako altxorra ezagutu
02-Iruna-Veleia-Newsletter-Berripapera-Boletin
Aurkezpena
Pasa den ekainean Iruña-Veleiari buruzko informazioa emateko 1. berripapera aurkeztu genizuen.
Bigarren ale honetan Lurmeneko (Eliseo Gil…) arkeologoen egoerari buruz hitz egingo dugu. Hauei, inolako proba zientifikorik gabe eta batez ere dagoeneko argitu diren “hizkuntzalaritza arloko argudioekin” faltsukeriak egin izana leporatu zieten orain 7 urte.
Zazpi urte dataziorik gabe
Azaroaren 19an 7 urte bete dira Arabako Foru Aldundiak Lurmen Iruña-Veleiatik kanporatu zuenetik.
Erabakia erabat bidegabea izan zen arrazoi askorengatik: iritzi pertsonalez betetako txostenetan oinarritu zen, ez ziren Lurmenek eskatutako datazioak eta kontrol katak egin nahi izan, ez zituzten indusketa bisitatu eta sakon aztertu Lurmenen 6 urteko lanetan egindakoa, ez zituzten jasotako estratigrafia lanak auditatu nahi izan, etab.
Ondoren Aldundiak kereila jarri zuen Eliseo Gilen kontra eta faltsifikazioa leporatu zion inolako froga zientifikorik gabe. Izan ere, Eliseok eskatutako datazio eta katak egitea debekatu baitzuen.
Epaitegian nola dago gaia?
Aldundiak aurkeztutako kereila orain-dik instrukzio fasean dago nahiz eta jarri zenetik ia 7 urte pasatu diren.
Eliseoren kontra babesleek jarritako beste bi kereilak bertan behera geratu ziren, Lurmenek dirulagun-tzak ondo kudeatu zituelako.
Arazo handiena grafitoak Aldundiaren esku egotea da. Izan ere, Epaitegira eraman beharrean kereila jarri duenaren esku –Aldundiaren esku- jarraitzen dute.
Hau edozein sistema judizialetan onartezina da frogen zaintza katea apurtu delako. Gainera indizio batzuen arabera, Aldundiak grafitoren bat manipulatu omen du.