RAEk emandako albistearen arabera Joaquin Gorrochategui RAEko kide “correspondiente” izendatu dute:
El pleno de la RAE, el Ășltimo de este año 2015, ha elegido en su sesiĂłn de hoy, 17 de diciembre, a veinticuatro acadĂ©micos correspondientes españoles, que se suman a los veintitrĂ©s que ya habĂa en la actualidad.
La categorĂa de acadĂ©mico correspondiente, formalizada en los estatutos de 1859, distingue a personas reconocidas por sus investigaciones, estudios y publicaciones sobre distintas materias relacionadas con la lengua o la literatura españolas.
Esan beharra dago bere kurrikuluma luze bezain oparoa dela, zalantzarik gabe:
- Asteburu bakar batean, ostraken alde egotetik, El Correko bi orrialdeko erreportaje luze eta zabal batean faltsuak zirela esatera pasatu zen.
- Eliseo Gil eta Henrike Knorrekin batera prentsaurreko batean grafitoak egiazkoak zirela esatetik, Celtiberian eta interneteko beste lekuetan, ezizen bat erabilita, grafitoen kontra gogor-gogor jardutera pasatu zen.
- Zientziaren “alde” jo eta ke jardun izan du, 8 urte hauetan grafitoak datatu ez daitezen bere ezinbesteko laguntza eskaini duelako.
- Eztabaida zientifikoaren “alde” egon da beti, eta hau horrela ez dela izan kritikatu zaionean (Iruña-Veleiari buruz publikoki hitz egitera ez delako joan hainbat hitzalditara edo 2012ko 1. Nazioarteko Biltzarrera gonbidatu zitzaionean) ez da asko esateko ez duelako, besteek maila baxuegia dutelako baizik.
- Bere ekarpen nagusia Iruña-Veleiari buruz egin zuen txostena izango litzateke, bere laguna den Nuñezek aurkeztutako aldareak bere txostenaren bi puntu garrantzitsu pikutara bidali izan ez balitu.
- Euskalduntze berantiarraren teoriaren aurka egotetik, alde dagoela irudikatzera arin batean pasatu da, izan ere, euskera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara Nafarroatik etorri zela argi dago, gaztelera eta zelta hizkuntza betidanik hitz egin delako hiru lurralde hauetan teoria horren aldekoen arabera.
Bai, erro birakorrak (puertas giratorias) bikain dabiltza Iruña-Veleian. Bejondeiela!
Erromak âservicios prestadosâ ondo saritzen ditu.