Etxamendi: MASAIL/MATEL/MATRAIL erek latinez maxilla <<<mâla zaharragotikoa  itzultzen dute. Bainan mâla aztertu gaberik dugu (Meillet 379. orr.” aucune étymologie sûre”) Badugu euskeraz KAKA-
MARLO ez dio zuzenean “escarabajo” (Azk.I,461), bainan hitzez-hitz KAKA-JALE , fr. “bousier” (entomologia), beraz, badago aditz fozildua *MAR-/MAS- “JAN” diona ; cf. MASON txakurrentzako ogi, MASOIN oilo-ahatentzako artozko bazka saltsa. Atzizki -LO (cf.okil-lo, toki-lo burraso…)= ekile .I.-e.-ar hizkuntzetan era -lo da maizenik, euskeraz -le maizenik, (< lehi<*Wol- “nahi, desear”).
Beraz, lat. mâla-k(/a/ luzearekin) gure MARLO lioke gure ustez ; eta MASAIL/ lat. maxilla-k gauza bera. Jatean ekile den gorpuzkia. Cf. gr.genus “matraila”, irl.z. giun, gin “ahoa” [jan ?], tokh. A sanwe-m bikoizlea “bi matelak”, avest. zânu-  … gure JAN -en forma ta esagurarekin ikustekorik nahiko badela iduri luke.
ikus azkenean gr.hertsatu eran gnathos “mâchoire : mandibula”
Naberan: mami-sail: mami gunea edo gune mamitsua
Zubiaga:
MATEL > MASEL > MASAIL / Â matela> matsela> masela > masaila,
masaila> mejilla
Jabier Goitia. Hemen lau erroei buruz jakin egin beharko genukena:
a) Mat, Mato: porra, kolpatzeko gauza gogorra. Tresna asko dago eta lanbidearen arabera izen bat edo beste bat hartzen du: “mataputz, matrailo, mazo, macana…”, hoietako batzuk animaliak edo arrainak hiltzeko. Gaztelerazko “matar” latinezko “mattare”tik datorrela diotenean euskera kontuan hartu ez dutelako da, gurea zaharragoa izan daitekeelako.
b) Matt (Matt. Matx): Aditz modura, kolpatzea, zapaltzea. Izen bezala, “pilon” mailua. Lehenengo makinak agian kupre meak apurtzeko erabiltzen ziren mailuak ziren eta horrela “makhana”tik etorri ez izana, baizik eta matx-iña, hau da, kupre mea (okain) txikitzeko eta ikatz eta funditzeko beste osagaiekin nahasteko labean oka-erre (okre) lortzeko, margotzeko.
c) Maz ( Maz, Mazi) Zapaldutako edo prentsatutako produktua. Meditearraneoko “garum” antzeko ore bat izendatzeko erabilitako hitza, arraltzuekin, arrain gezen erraiekin eta gatzunarekin. Oro har, edozein ore edo mortero.
d) Mazel: Mazel, Masail. Ia 10 hitz daude masaila izendatzeko (Masail, Matail, Matal, Matarla, Matel, Matrail, Mazel…). guzti horiek zerikusia dute “mat”, “matt” eta “maz” erroekin. Denek gorputz atal honen funtzionamenduarekin zerikusia dute: zapaldu, orea egin, “el” edo “eil” atzizkiekin “dra”, “tra” (irentsia). Latinezko “maxilla”tik datorrela diote baina italieraz “guancia”, portugeseraz (bochecha”), errumanieraz (obraz), grezieraz (gnathos)…
Agud-Tovar