• Igandea, Martxoa 13th, 2016

Iruña-Veleiako 2. Nazioarteko Biltzarra: Europako altxor arkeologikoa, linguistikoa eta historikoa – Maiatzak 7 – Europa Jauregia- Gasteiz

Ia hamar urte dira Iruña-Veleiako aurkikuntzak aurkeztu zirela (400 grafito baino gehiago, arkeologoek berezitzat joak), eta ia zortzi  Batzorde Zientifiko Laguntzailea deiturikoak faltsutzat jo eta Arabako Foru Aldundiak  Lurmeneko arkeologoak auzibidean jarri zituela.

Benetakoak/faltsuak eztabaidak bereganatu du auzia egun beltz haietatik gaur arte.  Kontua da harrezkero gaira hurbildu eta grafitoak sakon aztertu dituzten ikerle guztiak ondorio berdinera heldu direla: grafitoak ezin direla faltsuak izan. Une honetan benetakotasunaren aldeko hogei txosten baino gehiago irakur daitezke, hainbat herrialdetako ikerleek sinaturikoak.

Grafitoek bere baitan duten altxor arkeologikoa, historikoa eta linguistikoa aztertzea eta azaltzea izango da  bigarren biltzar honen helburua. Latinezko eta euskarazko testuak, sinbologia eta ikonografia kristaua, eguneroko bizitzako irudiak eta abar. Garrantzi berezia dute euskerazko grafitoak, testuinguru propioan agertutako lehen hitzak eta esaldiak izateagatik eta filologia eta historia aldetik duten interesarengatik.

Maiatzak 5, osteguna, Donostia

19:00: Hitzaldia Donostian. Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche: Nuñezen ‘Aro Berria’: txikizioa eta ilunpea

Erakusketa. Iruña-Veleia: Europako altxor arkeologikoa, linguistikoa eta historikoa. Sarrera librea

Maiatzak 6, ostirala, Langraiz

19:00: Hitzaldia Auzo Etxean. Miguel Thomson: La controversia sobre la autenticidad de los grafitos de Iruña-Veleia: una perspectiva científica. Juan Martin Elexpuru: Nuñezen ‘Aro Berria’: txikizioa eta ilunpea Erakusketa. Iruña-Veleia: Europako altxor arkeologikoa, linguistikoa eta historikoa. Sarrera librea

Maiatzak 7, larunbata, Gasteizko Europa Jauregia

09:15 Harrera eta akreditazioa

09:30 Agurra eta Biltzarraren aurkezpena

09:45 Altxor arkeologikoa.  Eliseo Gil Idoia eta Idoia Filloy

10:45 Atsedenaldia

11:15 Altxor linguistikoa: euskera eta latina. Juan Martin Elexpuru, Alicia Satue, Mapi Alonso, Luis Silgo, Mikel Urkola

13:15 Mahaingurua: arkeologia-hizkuntzalaritza

14:15 Bazkaria

16:00 Erakusketa: egile bakoitzak erakusketan nabarmendu duen “altxorra” azalduko du

16:30 Altxor historikoa: Koenraad Van den Driessche, Miguel Thomson, Antonio Colmenero, Mikel Larrañaga

18:00 Komunikazioak: Ulrike Fritz, Jon Nikolas, Antonio Arnaiz, Antton Erkizia

18:40 Atsedenaldia

18:50 Nola askatu Iruña-Veleiako korapiloa:  Patxi Zabaleta, Eliseo Gil eta Idoia Filloy (Lurmen), Maritxu Goikoetxea (SOS Iruña-Veleia), Iñigo Ilarramendi (Martin Ttipia) eta Patxi Alaña (Euskeraren Jatorria)

20:10 Amaiera

Maiatzak 8, igandea, Iruña-Veleiako indusketan

10:45 Bisita gidatu berezia Iruña-Veleiako indusketara: euskera, latina, ikonografia…  Sarrera librea

14:00 Bazkaria (aukeran)

Maiatzak 9-14, Langraiz

Erakusketa Langraizko Kultur Etxean. Iruña-Veleia: Europako altxor arkeologikoa, linguistikoa eta historikoa. Sarrera librea

Larunbateko biltzarrerako izena emateko: euskerarenjatorria@gmail.com

47  € (biltzarra, bazkaria eta liburua barne). Bazkarik gabe 37 €

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu