Maiatzaren 7an Iruña-Veleiari buruzko II. Nazioarteko Biltzarrean parte hartuko duen hizlarietako bat Alicia Satue Lantaron dugu. Aliciak, grafitoetako latina aztertu du goitik behera eta Europan latin arruntako ikerleen lanak askotan aipatzen ditu lan horren gidalerro gisa. Izan ere, Aldundiko Batzordekideek horko idazkunak latin klasikoarekin alderatu zituzten eta ez Europako leku askotan dauden latin arrunteko testuekin (Oharra, Aliciak bidalitako zuzenketaren ondoren esaldi hau zuzendu dugu).
Lan honetan latinezko aldaera ez estandarizatuak Lurmenek 2005 eta 2006an aurkitu zituen latinezko grafitoekin alderatu ditu Aliciak eta, bere ustean, hizkuntzalaritzaren eta kronologiaren ikuspuntutik bat datoz. Horrez gain, Iruña-Veleiako grafitoek III. mendearen 2. erdialdeko latinezko deklinazioari buruzko informazio oso garrantzitsua eskaintzen duela erakusten digu Academia.eu-n argitaratu duen gai honi buruzko bere 2. txostenean.
Aliciak lehenengo aldiz grafitoak “paleogaztelera” kontzeptuarekin lotu du.
Artikulua irakurtzeko: La declinación latina en el siglo III a la luz de los grafitos excepcionales de Iruña-Veleia
Artikuluaren edukia:
I. ABSTRACT / INDEX (1)
II. Prólogo programático (2)
III. Preámbulo: el affaire de Iruña-Veleia (10)
IV. Introducción: los atardeceres de la declinación (14)
V. Ablativo y sus preposiciones (25)
VI. Dativo (49)
VII. Genitivo y falsos nominativos (56)
VIII. Acusativo y más falsos nominativos (70)
IX. ¿Tabellae defixionum? Supersticiones veleienses (96) X. Conclusiones (119)
XI. EpÃlogo: ¿Paleocastellano? (129)
XII. BibliografÃa (136)
XIII. INDEX VOCABVLORVM (141)
Larunbata, 16. Apirila 2016
Ohar bat: neuk ez dut esan grafitoak umeek edota gaztetxoek egindako testuak direnik. Beharbada baten bat bai, noski. Grafito bakoitzak istorio propio eta ezberdina du atzean. Horixe da haien altxor zoragarriena, seguru (nire ustez): hizkuntzalaritza, arkeologia eta Historia oso zientzia humanistiko interesgarriak eta ederrak dira, baina grafitoen atzean dauden pertsonak elementu kitzikagarriena dugu, haiek humanoak baitziren, haiek egin baitzituzten, eta noski, haiek existitu zirelako!!!
Euskeraren Jatorria: Aliciak bidalitako oharra eta gero esaldia zuzendu dugu. Honela jarri dugu:
… Izan ere, Aldundiko Batzordekideek horko idazkunak latin klasikoarekin alderatu zituzten eta ez Europako leku askotan dauden latin arrunteko testuekin.