SOS Iruña-Veleia elkarteak Julio Nuñezi “ondareari kalte egin eta justizia ostopatzeagatik” kereila jarri eta tramitera onartu du Epaileak. Etzi Epaitegian deklaratzera joan beharko du.
Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendariaren aurkako kereila tramitera onartu du Epaitegiak. Ondarearen kontrako kalteak eta justizia oztopatzea egozten zaio
SOS Iruña-Veleia elkarteak kereila jarri zuen Julio Nuñez egungo zuzendariaren aurka, ondarea kaltetzea eta justizia oztopatzea egotzita, eta berriki jakin dugu Gasteizko 1. epaitegiak tramitera onartu duela eta deklaratzera deitu duela. Patxi Zabaleta da elkartearen abokatua.
2010ko udan, Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako zuzendari izendatu berriak, EHUko irakasle den Julio Nuñezek hondeamakina handi batez ekin zion lanari eta 8.000 m2 hustu zituen, leku askotan metro eta erdiraino sakonduz eta aurrean eramanez geruza arkeologikoak. (Youtuben ikus daiteke bideoa bilatzailean “destrozando Iruña-Veleia” ipiniz). SOS Iruña-Veleiak salaketa jarri zuen epaitegian txikizioaren argazki ugarirekin, baina artxibatu egin zuten berehala.
…
Correo: (EFE agentziatik hartutakoa)