• Asteartea, Maiatza 03rd, 2016

Iruña-Veleiaren 2. Nazioarteko Biltzarraren lehenengo hitzordua atzo izan da Donostian eta aretoa nahikotxo bete da, 70 lagun inguru. Koen Van den Driessche lehengo eta Juan Martin Elexpuru ondoren, Nuñezek egindako suntsiketaren laburpena eman dute, UPNk Nafarroako Iruñako Gaztelu plazan egin zuen modukoa: hondemakina sartu eta dena suntsitu, laburbilduta.

Bai esan daiteke, zalantzarik gabe, zein izan den bi Iruñatan ikusi ditugun suntsiketen “metodologia berria”: ez “Harris Matrix”, ez “Pikotxa Matrix”, askoz hobeto: “Hondeamakina Matrix”. Euskal Herriaren historiaren suntsitzaileek gure kontra darabiltzatena.

Koldo Mitxelenaren kanpoan, herritar guztiek ikusteko moduan, Karlos Uragak egindako erakusketa egon da ikusgai. Jendearen interesa piztu da eta asko eta asko izan dira argazkiak atera dutenak. Politena ostraken erreprodukzioak ikustea izan da, une batez bederen, grafitoak bahituta daudela ahazteko balio izan zaigulako.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu