• Asteazkena, Ekaina 01st, 2016

Nola interpretatu beharko genuke egin bedi/badi aditz forma Iruña-Veleian dokumentatua?

Iruña-Veleian dokumentaturik agertzen diren aditz formen artean, egin badi/bedi forma beraren bi bertsio agertzen dira interes handikoak multzo osoa sistematizatzen saiatzeko orduan, non zalantzarik gabe agertzen den koroaren bitxi bezala edin laguntzailea egin lagun duela.

Tituluko galdera egoki dator kasu honetan, beste batzuetan bezalaxe, bere azterketak ezartzen duen zailtasun bat dela gaurko aditz sistemak dituen baloreen bitartez interpretatzea litzatekeen anakronismoari ihes egiteko.

Izan eta edin laguntzaileek euskal aditz sistema perifrastikoaren jatorri eta bilakaeran jokatu zuten funtzioari buruz Lafonen tesien “hun gogorra” argudio zentraltzat hartuz, gure aldetik, komunikazio honetan, defendatuko dugu Veleian agertzen den egin bedi bezalako formak ez lukeela gaurko sisteman  duen balio modala (agintera) edukiko, non moduak, denborak eta aspektuak, aditzaren ekintza zehazteko balio duten hiru kategoria handiak, bereizituak eta gramatikalizatuak dauden, baizik eta -ko+izan-en tipoko formek gaur duten futuroaren balio tenporalaren gertukoa nahiz ez berdina.

Balio hau batez ere aspektuala izango litzateke eta edin laguntzailearen esanahiari lotua joango litzateke, “izatera iritsi”, izan-i lotuta, “beti izan”,  lehenago eta gero-ren artean diferentzia bat tartekatzea posible egingo lukeelarik.

08_Mapi_Alonso_Fourcade

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu