• Astelehena, Ekaina 13th, 2016

Miguel Thomson Okatsu: Kristo, aihena eta izar urdina: Iruña Veleiako bi euskal grafitoren interpretazio berriak

Komunikazio honetan, Iruña-Veleia aztarnategiko euskerazko bi grafito aztertzen dira, 13364 eta 15147 piezak. Lehenak Aitagurea-tik hartutakoak diruditen bi esaldi dakartza, “geure ata zutan”, eta “egin badi zur[ ]”, eta bi esaldi horien artean beste bat ageri da, zeinen lehen hitza reinu interpretatu duten zenbait autorek, nekez irakurtzen den arren.

“Aien X Iesus ta” da esaldi horrentzat proposatzen den irakurketa berria, esanahi honekin (hitzen ordena errespetatuz): “aihena (mahatsondoa) Kristo Jesus da”, edo euskera zuzenean: “Jesukristo da aihena (mahatsondoa)”. (“Jesucristo es la vid”, gaztelaniaz). X letra Kristoren sinboloa litzateke (letra hau baita Kristoren lehena –Χριστος- grezieraz, eta San Juanen ebangelioko bi bertsetez ari delakoan gaude, zeinetan Jesukristo aihenarekin identifikatzen baita. Analizatzen den bigarren piezako (15147) testuak “urdin / X / isar” dio; urdin isar-en esanahia gardena da, eta bi hitzen artean kokatuta dago X-a Kristoren sinbolotzat interpretatzen dugu.

Bigarren grafito hau “Egunsentiko Izarraz” ari delakoan gaude, harekin identifikatzen baita Jesukristo Apokalipsiko bertset batean. Kolore urdina Sirio izarraren erreferentzia izan daiteke agian, antzinako Egipton ‘egunsentiko izar’ gisa ezagutua; edota balio sinbolikoa izan dezake, jainkoaren legea betetzearekin edo erregetzarekin zerikusia duten Bibliako pasarteak tarteko direla.

Aztertutako bi grafitoak antzinako euskeraren eta euskaldunen artean kristautasunak izan zuen hedapen goiztiarraren lekuko baliotsuak dira Arabako herrialdean.

12_Miguel_Thomson_Okatsu (laburpena eta ponentzia)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Miguel Thomson  | Etiketak: , , ,
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu