Jon Nikolas Lopez de Ituiño: Iruña-Veleian agertu den Geure Ata -eta ez Ata Gurea- formak grafitoen egiazkotasuna bultzatzen dute.
Hitzak (ATA eta GEURE) eta ordena sintaktikoa ikusita, esan dezakegu Iruña-Veleiako testua ezin hobeto egokitzen zaiola garai horri dagokionari eta oso zaila gertatzen dela euskara ez zekien faltsifikatzaile batek ordena horretan idaztea.
Alde batetik, GEURE erabilpen orokorrekoa da mendebaldeko euskararen eremuan eta ohikoa da XVII. mendeko eta XVIII.aren hastapenetako lapurtar autoreen artean (Mitxelena). Geroagoko mendeetan dokumentatua dago Euskal Herri osoko autoreen baitan GURE aurrezte fonetikoaren metaplasmoa. Erlazio prepositiboaren ordena mantendu egiten da diakronikoki kontzeptu berrien formazioan:
GEUREGANATU, «gurekin bildu», «elkartu»; GEUREGANATZE, «guk hartu…».
Bestalde, ATTA hots sabaikaritua, Azkueren arabera, Nafarroa Garaian (NG), Gipuzkoan (G), Lapurdin (L) eta Erronkarin (ER) esaten zen. Bizkaian (B) ez da horrela ahoskatzen, AITA baizik.
Azkenik, ia garrantzizkoena sintaxian aurki dezakegu. Eta, zalantzarik gabe, esan daiteke gure hizkuntzaren genioari berezkoak zaizkion ezaugarriei egokitzen zaiela testua: GIIVRII ATA / YAVEH… IRUÑA-Veleiako ostraketan ikusten duguna… Jose Antonio Arana Martijaren Gure Aitaren 24 bertsioetatik 21etan, Juan Pz. de Betolazaren 1596ko bertsioaren ordena bera ikus daiteke, non zerabilen “Aita Gurea” latinaren ordena berean (Pater Noster). Iruña-Veleian, ordea, euskararen ordena naturala agertzen da (posesiboa+izena): Geure Aita, Leizarragak (1571), Azkuek (1896) eta Sabino Aranak (1901) bakarrik proposaturiko ordena, arrakasta izan ez zuena. Agian etorri da garaia da berreskuratzeko.
16_Jon_Nikolas_Lopez_de_Ituiño (laburpena eta ponentzia)