• Astelehena, Ekaina 27th, 2016

Antonio Arnaiz Villena: Iruña-Veleiako iberiera penintsula eta atlantikoko testuinguruan

Guk Iruña-Veleian grafitoak aurkitu genituen iberiar idazkunekin eta 2012an publikatu. Komunikazio honetan Iruña-Veleiako iberiera testuinguruan jartzen dugu Kanariar Uharteetan ez ezik Iberiar Penintsulan  eta Frantziaren hegoaldean aurkitutako iberiera-tartesikoarekin. Halaber datu genetiko eta linguistiko berriek erakusten dute Britainiar Uharteetako populazioa gehiengoz Iberiar Penintsulako jendeaz bete zela  -Frantziaren hegoaldekoa eta Euskal Herrikoa, K.a. 10.000. urtea baino lehenago izotzak erretiratu zirenean eta gainera eremu tartesikoan mintzatzen zen antzeko hizkuntza bat eraman zuten.

Gaur galesera zaharra dezifratu edo deskodetzen ari dira idazkun/itzulpen lanetatik abiatuta. Irlanda eta Britainia Handiko biztanleek tartesikoaren antzeko hizkuntza bat mintzatzen zuten eta genetikoki Iberiako biztanleekin ahaidetuta daude. Orobat geratzen da barne Kanarietako Guantxeen parte bat ere. Halaber ari dira aztertzen Atlantiar Europa eta Ameriketako iparralde eta hegoaldeko ahaidetasun genetiko eta linguistiko nabarmena.

17_Antonio_Arnaiz_Villena (laburpena eta ponentzia)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu