Iturria: Elexpuru
Gasteizko 1. Epaitegiak artxibatu egin du SOS Iruña-Veleiak Julio Nuñezen aurka jarritako kereila
Gasteizko 1. Epaitegiaren ebazpena jaso dugu, ondorengoa diona (funtsezkoena ipintzen dugu):
Hau da, epaitegiak ontzat eman du Arabako Foru Aldundiaren bertsioa eta artxibatu egin du auzia. Aldundiaren txostenak zera dio kereilaren gaia den 2015eko eskuhartzeei buruz:
Adierazpen hauek diputazioaren kolaboratzailea den Oscar Reinares arkitektoaren txosten laburrean oinarritzen dira:
Hots, Diputazioaren arabera, 2015ean Errosetoien Etxean “se efectuaron exclusivamente labores de mantenimiento, consistentes en desbroce, limpieza superficial y resiembra de césped“. Hau da, sastrakak kendu, zorua garbitu eta belarra birrerein.
Argazki bidez ongi dokumentatuta dauden ebidentzia materialek gezurtatu egiten dute hau. Txostena “desbroce”az mintzatzen da. Hitz horrek ‘sastrakak edo sasiak kentzea’ esan nahi du testuinguru horretan. Eta begi-bistakoa da sektore horretan ez zegoela sasi arrastorik (Ik. 2015eko azaroko eta abenduko argazkiak). Gero ‘belarra erein’ dela esaten da. Galdera da ea nola erein daitekeen belarra aurrez lurra baliabide mekanikoekin landu gabe, horietaz ez baita deus esaten txostenean. 2015eko abenduko argazkiek adierazten dute makina batek, rotabator erakoa ziurrenik, lurra landu zuela belar-hazia erein aurretik.
Txostenetan ez dira justifikatzen sektoretik hurbil dauden bi zakar pilak, erromatar garaiko zeramikak dituztenak, eta ezta ibilgailu astunen batek egindako gurpil markak ere. Pentsatzen dugu nahikoa motibo dagoela sektorea harrotu egin dutela susmatzeko. Gainera, airetik hartutako Google Maps-eko argazkiek iradokitzen dute “indusketa area” nabarmen handitu dela 2013az geroztik.
Ondorioz, garbi dago Epaitegiak ez dituela aintzat hartu kereilatzaileak bere eskuetan jarri dituen argudioak eta argazkiak, eta kereilatuaren kontakizuna hitzez hitz onartzera mugatu dela bere jarduna; errore larria eta injustizia handia, gure ustez. Horregatik, eskatzen dugu kata arkeologiko kontrolatuak egin daitezela leku horretan, horrela jakin ahal izateko baieztatzen ala gezurtatzen diren kereila jartzera eraman gaituzten susmoak. Ez dezagun ahaztu sektore hau oso delikatua dela, bertan agertu zirelako eztabaidaren erdian dauden grafitoetariko asko, euskarazko eta gai kristauko hainbat, adibidez. Eta” zaharrak berri” esan dezakegu, oso gogoan baitugu epaitegiak artxibatu egin zuela 2010ean SOS Iruña-Veleiak egungo zuzendariaren aurka jarritako salaketa, hondeamakinaz egindako txikizioagatik, nahiz eta salaketa hori argazkiz eta bideoz ondo dokumentatua egon.
Elkarteak helegitea aurkeztuko du, Patxi Zabaleta bere abokatuak prestatua.
SOS Iruña-Veleia,Gasteiz, 2016-06-24