Erakunde askok, hauteskundeak datozenean, alderdiei haiek planteatutako zein puntu bultzatzeko prest dauden galdetzen diete. Ondoren haien kideen eta gizartean informazio hori zabaltzen dute, nori bozkatzeko orduan, herritarrek informazio hori kontuan izan dezaten.
Orain bi urte Arabako Batzar Nagusietako eta udaletako hauteskundeak izan zirenean, SOS Iruña-Veleiak gai hau argitzeko zer egiteko prest zeuden galdetu zien eta inor ez zen ezer bultzatzeko prest azaldu.
Aurten zenbait lurraldetan beste bi hauteskunde ditugunez, oraingo honetan, Euskeraren Jatorria Elkarteak, ea zerbait aldatu den jakiteko eskaera bat egin diegu. Horrela, Arabako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdiei eta nahiko berria den Libertate Nafarra alderdiari, gure ustez gai hau argitzeko zentzuzko sei puntu bereganatzea proposatu diegu, webgune honetan aipatu genuen moduan:
1. Batzar Nagusiek Aldundiari Kereila erretira dezala eskatzea, Epaitegia ez delako gai izan zientifikoki gai hau argitzeko gai 7 urte hauetan datazio, kata edo auditorien bidez eta zaintza katea apurtu delako.
2. Batzar Nagusiek Aldundiari eskatzea bi alderdiek (Aldundia eta Lurmenek) Epaitegian adostu zuten baina orain arte egin ez diren hiru datazioak egitea: hezurrak, adreiluak eta zeramikak eskarmentu gehien dauzkaten hiru laborategi desberdinetan.
3. Batzar Nagusiek Aldundiari hamar kata kontrolatu egiten ditzatela eskatzea, ostrakak agertu ziren lekuetan. Horietan EHU eta Lurmen begirale gisa egongo lirateke eta hirugarren batek egingo lituzke.
4. Batzar Nagusiek Aldundiari gaia argitu arte EHUko Arkeologia Saila indusketako lanetan ez jarraitzea eskatzea, egin dituen bi suntsiketengatik eta zazpi urte hauetan ia zer ez aurkezteak susmo txarrak eragin dituelako
5. Batzar Nagusiek Aldundiari Lurmenek zein EHUko Arkeologia Sailak egindako lan arkeologikoak auditatu daitezen eskatzea.
6. Batzar Nagusiek Aldundiari grafitoak publikoki erakustea, nola dauden ikusteko.
Haien iritzia jasotzeko,alderdi bakoitzean Kulturaz eta Euskeraz arduratzen diren batzarkideekin elkartu gara. Hauek dira jasotako erantzunak, positibonetaetatik hasita:
a) Libertate Nafarra. Haien ordezkaria den Raul Arkaiarekin izan ginen eta haiek sei puntu hauek ondo ikusten dituzte, polemika argitzeko bidean zentzuzkoak direlako. Alderdi hau Araban eta Nafarroan baino ez da aurkeztuko.
b) Ahal Dugu-Podemos. Daniel Trujillano eta Koldo Martin izan ziren solaskideak. Informazio osoa eman zitzaien eta arreta handiz jarraitu dute gaia. Horrez gain Koldo Nazioarteko II. Biltzarrean egon zen informazio gehiago eskuratzeko. Egindako eskaeren aurrean, Ahal Duguk Batzar Nagusietan Ahal-Dugu_Podemosen galderak egin ditu informazio gehiago izateko. Hala ere, gai hau argitzeko eskatu diren 6 puntuetatik momentuz ez du bat ere lagunduko.
c) PP. Alicia Ruiz de Infanterekin egindako bileran esan zigunez bera berria da eta gaia ez du ondo ezagutzen. Guk gako nagusiak azaltzen saiatu ginen. Esan zigunez, kontu batzuei buruz Aldundiak informazio gehiago ematea ondo legoke eta galdera batzuk zuzentzeko asmoa adierazi zigun.
d) PSOE-PSE. Jon Nogalesek eta Eva Jimenezek arreta handiz jarraitu zituzten azalpenak. Evak adierazi zuenez gaia ezagutzen du, Lurmen kanporatu zutenean han egon zelako. Sei puntuetatik ez dute bakar bat ere babestu.
e) EAJ-PNV. Roberto Gonzalez eta Joana Egiluzekin egindako bilerak ere ez zuen ezertarako balio izan. Aldundiak egindakoa babestu zuten eta gaia zientifikoki argitzeko egin daitezken gauzak entzun zituzten baina galdetu zuten ea zergatik Eliseok ez zituen datazioak ondo egin. Esan genien Aldundikoek Cerdan aurketu eta datazioak egitea proposatu ziotela Eliseori (ez zioten proposatu zuzenean prestigiozko laborategietan egitea inor ez zuen ezagutzen pertsona batek baino). Elisori egindako amarrua izan zela.
Bestetik EAJko ordezkariak kexatu ziren maiatzaren 7an Europa Jauregian Euskeraren Jatorriko kide batzuek Urkulluri eskratxea egiteagatik baina erantzun genien Urkulluri ez geniola egin, Ramiro Gonzalez Diputatu nagusiaren zain geundela, datazioak egiteko taloi bat emateko, eta eskratxea ere egin genuela esatea asko zela, sarreran Iruña-Veleiako biltzarreko gidaliburuaren azala erakusten 15 bat minutu egotera mugatu ginelako. Taloia ematearen arrazoia hauxe da: Lorena Lopez de Lacallek “ez dut datazioetan euro bat gastatuko” esan zuenetik Aldundiak 2.000.000 euro gastatu ditu EHUrekin eta haien emaitza onartezina dela: sektore bat eta Errosetoien Etxea suntsitzea, bi grafito baino ez topatzea (Eliseok 400 topatu zituen bitartean), etengabeko gezurrak esan dituztela haien txostenetatik hasita… Eta ez dutenez euro bat ere datazioetan gastatu nahi karbono14ko datazio bat ordaintzeko prest gu geundela, herritarrek jarritako katiluen diruarekin. EAJ-PNVk, noski, sei puntuetatik ere ez du bat ere babestu.
f) Bildu. Iñaki Ullibarrirekin egindako bilera izan zen tristeenetakoa. Iñakik esan zigunez, Bildun zera erabaki dute: “gai honetan Epaitegiak erabakiaren zain egotea”. Bilduko ordezkari batekin egindako beste bilera batean haien ordezkariak zera esan zigun: bi iritzi zeudela, bat Sortun eta beste bat EA eta erabaki “neutro” bat hartu zela, ezer ere ez egitea. Jatorrikoek zera esan genion Iñakiri: hau gai zientifikoa dela, Epaitegiak ez ditu dataziorik eta katarik 7 urtetan egin eta beraz ez dituela egingo, Eliseoren kanporaketa justifikatzeko eta indusketa suntsitzen ari den EHUko Arkeologia Saila hor edukitzeko erabili dutela, Sistema Judiziala Euskal Herriaren kontrako egitura bat dela eta Ezker Abertzaleak haien injustizia eta zapalketak mila aldiz jasan behar izan dituenez hori ezagutu beharko zutela eta orain Bilduk gai hau haien esku uztea ulertezina eta onartezina dela.
Horrez gain, jarrera neutroa ez dutela hartu esan genien, kontrakoa baizik, suntsitzaileen aldeko jarrera hartu dutela argi eta garbi. Izan ere, Arabako Foru Aldundiko 2016ko aurrekontuak Bilduren babesa izan dutenez, lehendabiziko aldiz Bildukoek EHUk indusketa suntsitzen jarraitzea onartu dute, grafitoak ezkutatzen jarraitzea txalotu dute eta datazio eta katak egiteko debekuari eutsi diote. Beraz, jarrera neutroa ez dutela inondik inora hartu, eta orain arteko jarrera onartezinaren ezinbesteko zutabe bihurtu direla, euskerari, zientziari, eta zentzunari bizkarra emanda.